Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pareta zahar harri eta lur jasotako haiek, edo porlan apur batekin hartutako haiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.
Ibaira joaten ziren, [...] edo ubideetako erretenetara, presako harresiei porlana ematera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.
Hesi fisikoak, porlan, metal eta alanbrez eginak. Berria - Mundua 2004-07-10
Proletargo-auzo bateko handitasunik gabeko eliza da, dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo arkitektonikoen imitazio merke eta nahasia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Ibilgailua berehala galdu zen porlanezko pistan aurrera joanda. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 39. orr.
Erratza lakar bat pasatu zuen porlanezko zoruan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Parke batean nago, kolore biziz pintaturiko burdin eta porlanezko parke batean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 80. orr.
Motxila ere porlana bezain pisua zaio gaur, trekaren seigarren egunean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 63. orr.
Etxe garaiak, hogeitaka solairutakoak, gizakiaren oreka zentzua ere zalantzan jartzen zutenak: harri eta altzairu, porlan eta beira, iragarki erraldoiak etxe erraldoien zapeletan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 151. orr.
Eraikinak porlanaren kolorekoak dira, bai, baina kaleak beste inon baino zabalagoak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.
Porlanak hartu ditu azpian. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 140. orr.
Porlan zurizko balaustrada ikusten nuen, itsasoa dirdirka zegoen tarteen artetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Aitak porlan freskoa bota berri zegoen espaloi zati bat seinalatu zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Geletako batean sotoko ateorde karratua irekita zegoen; porlan gordinezko maila batzuk itzalean galtzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.
Gure erraiak horma zaharretako porlan pitzatua ziren. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 156. orr.
36.000 tona altzairu eta 205.000 tona porlan erabili dituzte altxatzeko. Berria - Gaiak 2004-12-15
Porlan blokez eta alanbre-hesiz inguratuta. Berria - Mundua 2004-07-10
Gogoratzen dudan hurrengo gauza da ohean nengoela adreilu eta porlan zatiz beteta eta ez zegoela paretarik, kalean lo egitea bezala zen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.
Nik porlan-zaku batzuk garraiatu, besterik ez nuen egin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.
Burdinazko hesiaren kontrako kolpea eta zerutik eroritako porlan-zakukada batena bezalako hotsa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.
Harengana oldartu eta, porlan-hautsez zurituriko arropetatik tiraka, egongelaraino eraman nuela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 21. orr.
Zeregin horrek Donostiako Rezola porlan enpresarekin duen lotura bistakoa da. Berria - Kultura 2006-04-11
Porlan mota baten material fotovoltaiko batekin estali zuten errepide zati bat (7.000 metro koadroko eremua), eta, ordutik, oxido mailak %60 egin du behera proiektuaren sustatzaileen esanetan. Berria - Gaiak 2004-03-12
Gobernuak porlana bota du hogeita hamar urteko historiaren gainean, baina ez dugu onartuko gauzak horrela gelditzea. Berria - Mundua 2004-12-11
Nafarrek porlanezko defentsa eraiki zuten Palaun, eta etxeko taldeak horma horren aurka egin zuen talka behin eta berriro. Berria - Kirola 2006-04-06
Porlanez eraikitako gezurrari. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
Gobernuak porlana bota du hogeita hamar urteko historiaren gainean, baina ez dugu onartuko gauzak horrela gelditzea. Berria - Mundua 2004-12-11
porlan zaku (3)
horman porlana sartzeko (3); porlana garraiatzeko (14); porlana garraiatzeko kableak (6); porlana garraiatzeko sistema (3); porlana garraiatzeko sistemako (4); porlana sartzeko (3); porlana sartzen (5); urtegiko porlana garraiatzeko (4)
porlanez betetako (5); porlanez betetzen (5)
porlanezko gezurra (7); porlanezko horma (8)