Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakatsi izan da beti, Estatua eta Nazioa eta Populua eta Aberria [...] denak gauza bera direla, egundainotik eta sekulakotz Frantzian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.
Gizakien eta populuen askatasuna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 261. orr.
Batetaratu behar dira Europa zaharreko populuak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 152. orr.
Euskalduna [...] populu leiala zen, sentimenduetan fidela, elkartasunean, auzolanean eta isiltasunean sinesten zuena. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 37. orr.
Gu frantsesak, zatikatuak ginen gure artean, eta beharbada beste populu batzuk ere, arrazoin berengatik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 86. orr.
Biarnes jakintsu handiak ere aitortzen zuela nola euskaldunak populu bat garen eta nazio bat ere. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.
Ez dago aspalditxotik zinetan euskal herri dei daitekeen zerbaiten antzik duen gauzarik, erabateko populu edo lur hedaturik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Populu guztiak, edozein izanik ere haiek osatzen duten herritarren kopurua eta zernahi izanik ere haiek hartzen duten lur eremua, osoki beren buruen jabe direla. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.
Munduko populu bakoitzak herri izateko eskubidea du. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 127. orr.
Euskal populua errotik ezagutzen zuen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 15. orr.
Munduko populu primitiboak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 83. orr.
1918an, Georges Wilson Ameriketako presidenteak berriz aipatu zituen aspaldiko Nazionalitateen printzipioa eta Populuen Autodeterminazio Eskubide agertu berria, printzipio horien arabera antolatu nahiz Europako mapa berria. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.
Klodio, plebeiu bilakaturik, populuaren tribuno izendatua izan zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Klodioren aldera populuak zuen jaidura gutxituz zihoan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
-Euskal Herritik at, Puzu, Don Carlosek ez du populua inarrosten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 153. orr.
Pinet eta Monestier "Populuaren Errepresentantek" eginiko dekretuan, hala irakur daiteke: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 29. orr.
populuaren opioa da kirola. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.
Gero Lizarrarat, herriaren agurtzera, aitzindariak, jaunak eta populu guzia. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 172. orr.
Londres-ko populua Tamesiaren erdian amarraturiko ontzietara erretiratua zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.
1789. urtean, Parisko populuak Bastille hartzen zuen bitartean, [...]. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.
Bere populu jendekinarekin, bere etxe txuri politekin, bere duna zabalekin [...] Miarritze leku miragarria da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.
munduko populu (9); munduko populu guztien (3); populu elkartuen (3)
euskal populua (4)
ene populuaren bihotza (3); euskal populuaren (9); gure populuaren (3); populuaren bihotza (3); populuaren zati (3)
populuen autodeterminazio (3); populuen europa (3)