Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

populismo 1 iz herriarengan arrakasta duenari begira aritzen den joera politikoa.

Populismoa nekazari mugimendu eraberritzaile bat zen, industrializazioaren eta diruaren kontzentrazio gehiegizkoaren aurkakoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.

Gramscik "herri borrokak" (gizartea bi zatitan kontrajartzen dituenak, populismoa funtsean) eta "borroka demokratikoak" (gizartearen espazio anitzak gordetzen dituena) bereizten zituen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Peter Mandelson merkataritza komisarioak hilaren 16an Europako Parlamentuan bozkatuko duten araua defenditu zuen, Bolkestein araua, eta Europak «populismoari aurre egin behar diola» esan.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Beraz, hango estatu kapitalismoei populismo deitzen zaie.  Berria - Mundua   2004-05-12

Ez da zuzena nabarmenkeria eta populismo merkea sustatzen duten jarrera demagogikoak izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Ustelkeriaz eta populismoaz lepo dabiltzan kargu politikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Komandante Jefeak esaten du zer egin eta denok haren aginduetara, bere jokoa populismoa da, pertsonalismoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskuzabaltasuna bera ere, hots denak oro erauzten dituen erabateko hondamendi eta populismo izurrite hau guztiz deitoragarria da.  Berria - Harian   2005-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus