Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larruazalak badu bere germenen populazio jori bat, nahiz eta germenotatik bat ere ez izan oso arriskutsurik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 69. orr.
Genetikoki oso antzeko diren banakoz osaturiko populazio bat ezbehar baten arriskuaren mende legoke, izurritez zein bizi-baldintzen aldaketa tupustekoz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
Populazioen genetikaren arabera, aldaketa ebolutiboa geneen frekuentzien aldaketa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.
Populazio polimorfo batean, hautespen naturalak egitura proteikoak faboratzen zituen, eta, beraz, gene-egiturak -"alelo" direlakoak-, ugalketarik oparoena ahalbidetzen baitzuten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.
Giza geografiak populazioa aztertzen zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.
300 urte barru, Lurreko populazioa 9.000 milioi biztanleren bueltan egonkortuko dela ondorioztatu du NBEk. Berria - Gaiak 2004-11-06
Ideia eugenesikoek oso erakarria, nahi zuen Estatu Batuetako populazio zuria babestu, berak beltzen, poloniarren eta italiarren kutsadura genetikotzat zeukanetik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.
Bazekiten nekazarien populazio osoa matxinaturik zegoela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.
Egun badago planeta osoko populazio guztia elikatzeko adina janari: ondo banatzean datza gakoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 113. orr.
Malthusek populazioaren hazkundea artifizialki muga zitekeela uste zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 196. orr.
Populazioaren egoera higieniko-sanitarioa zaintzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.
Munduak jakin zuenean populazio zibil defentsarik gabekoaren gainean eragindako hondamendiaren nolakoa eta zenbatekoa, [...]. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.
Ahaide-talde primitiboa comitatus barbaroan desegin ondoren berehala dator comitatus-aren beraren desegitea mendeko populazio atzerritarraren eskuetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.
Baina zer da euskaldunak, abertzalegoak preseski, bere populazio apatikoari barkatzen ez diona? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 91. orr.
Ez da ahaztu behar oso populazio gaztea duela Iranek. Berria - Mundua 2004-02-20
Populazioen ikerketa eta Euskal Herriaren berezitasun linguistikoa. Herria 2005-04-07
Auzo zenbaitzuetan populazio dentsitatea kasik 150.000 jendekoa da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 80. orr.
Populazio politika: Indonesiako beste hainbat lekutan bezala, Jakartak bultzaturiko populazio mugimenduak liskar sortzaile dira. Berria - Mundua 2004-04-27
Populazio-mugimenduak, W. Kymlicka-k azaldu duenez, multikulturalismoaren arazoari buruzko hausnarketa bultzatu du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.
Sintesi Modernoaren ikuspegitik, hautespen naturala organismo indibidualek populazio-mailan duten konpetentziaren ondorioa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Zelulosa almidoi bihurtzeko gaitasuna duen bakterio-populazio bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.
Germen-populazio oparoa edukitzen badu ere, beren lekuan eusten die larruazalak germenoi, gorputzera sartzen utzi gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.
Aurrerantzean, berriz, DNA azterketetatik ateratako elefante populazioen mapa genetikoa erabiliko dute jatorria argitzeko. Berria - Gaiak 2004-09-30
Landa-populazioa Mendebaldeko Kristau Gizartearen barne-proletalgo izateko estatusera murriztu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.
Ikerketari eta Ikertzaile-Populazioari buruzko Azterketa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 222. orr.
populazio aktiboaren (5); populazio fondoak (3); populazio handia (3); populazio mugimenduak (3); populazio osoaren (5); populazio zibila (5); populazio zibilaren (5)
handitu da populazioa (3); munduko populazioa (5); populazioa sendotzeko (5)
ebko populazioaren (3); irakeko populazioaren (3); munduko populazioaren (7); populazioaren erdia (4); populazioaren hazkundea (6); populazioaren herena (4); populazioaren zati (3)