Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza jakina da katalanek populatu zituztela Balear Uharteak, eta balearrek katalantzat izan dute ordutik oraintsu arte euren burua. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 104. orr.
Herrialde horiek populatzen zituzten nazioei esker, asiriarren, mediarren eta pertsiarren inperio handiek komunikazioa zuten sortaldeko eta sartaldeko parte urrunenekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.
Populatu gabeko lurraldeetan galdurik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.
Batasuneko lurralde zabalak industrialki gutxiegi populatuak zeudenez, Errepublikak ongietorria egin behar ziela guztiei, "zenbat eta gehiago, hobe" printzipioan oinarrituz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Errezatu egin nien Jainkoari eta eliza populatzen zuten igeltsuzko, egurrezko eta marmolezko irudi nekatu eta insomneei. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.
Urgaina neurri guztietako izotz eskonbroz populatuko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
Eta hala populatuko da izaki berriz unibertso matematikoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.
Horren ondotik, nerbio, bihotz, bular eta buruko espezialistengana jo zuen, eta mikrobioek eta gaitz ezkutuek populatutako mundu baten ateak zabaldu zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Munduko lurralde populatuenetakoa da Gaza: 1,3 milioi palestinar bizi dira, 40 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera duen eskualdean. Berria - Mundua 2004-05-20
India munduko bigarren estaturik populatuena da. Munduko hamar hiriburu populatuenetako edozeinetan. Berria - Mundua 2006-02-03
Bailara oparoa eta oso populatua zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.