Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakunde sozial hauek botere popularra [...] eta demokrazia partizipatiboa denfendatzen duten talde progresista gisa aurkezten dute beren burua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.
Ez al da ba Tatcher-en kapitalismo popular hura izan garaile atera dena? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 102. orr.
Herri-jendeak asmatutako txakil-ardo izeneko zerga popular honek, esango nuke baduela sanidade bat, jakinduria bat eta arrazoi eder bat: azpiko arrazoi zatar bat agerrarazten duen arrazoi eder bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.
Artaburu nardagarri hark kazetaritza popularrari buruzko lezio bat eman berri zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 67. orr.
Hegoaldekoek, aldiz, maoismoaren ikuspuntutik hurbilago, Iraultza Demokratiko Popularra aldarrikatzen zuten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 228. orr.
Hauteskundeak baino lehen, hautesle talde indartsuenen gogoko ekonomia-politika ezartzen da, alegia, neurri popularrak, eta hauteskunde osterako, berriz, hain popularrak ez diren neurriak uzten dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.
Emakumeak, konparazio, joaten ahal ziren, baldin film oso popular bat ematen bazuten, alditik aldira, oro bat eginda, zinera. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 87. orr.
Irunen «izugarri popularra» behar zuen, bai zortzi urtez Irungo Udaleko zinegotzi errepublikanoa izan zelako eta baita bertsotan «oso ona» zelako ere. Berria - Kultura 2004-12-02
Baina izen berak gauza ezberdinak sal ditzake eta, gaur egun badakigu ez direla fidagarri populuaren ala herriaren izenean mintzo zaizkigun alderdi popular demokrata asko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Luiz Inacio da Silva Lula presidentea kargugabetzeko laguntza eskatu zien atzo herritarrei PPS Alderdi Popular Sozialistak, Gobernua ustelkeria akusazioez lepo dagoela argudiatuta. Berria - Mundua 2006-04-19
Espainiako Kongresuak PSOE alderdi sozialista, PP Alderdi Popular eta CC Koalizio Kanariarraren 294 botoekin onartu zuen Valentziako Estatutuaren erreforma proiektua. Berria - Mundua 2006-02-11
Badituztela partidu popular hortan, hogei mila partalier berri beren alde. Herria 2004-10-07
· Sozialistek Europako Talde Popularrarekin sinatu zuten paktuari esker lortu zuen Borrellek gehiengoa legebiltzarrean. Berria - Mundua 2004-07-21
Allik salatu zuen Nafarroarekin muga egiten duen erkidego autonomo bateko kontseilari popular batek, PSOEren kontrako kanpaina bateratua egitea proposatu ziola CDNko kontseilari bati. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
EAJk eta PSE-EEk babestuta, osoko bilkurak «erantzule politikotzat» jo du Alfonso Alonso alkate popularra, interes publikoaren urraketa «bere utzikeriarekin» errazteagatik. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Ekimen «lotsagarria eta arduragabea» izan da, buruzagi popularraren hitzetan. Berria - Harian 2006-03-25
Legebiltzarreko talde popularraren jokabidea. Berria - Kultura 2004-11-04
Hiriko aurrekontuetan adostu eta gero, proiektu estrategikoak negoziatzeko mahaia eratu zuten popularrek eta sozialistek. Berria - Kultura 2006-04-13
Jose Maria Aznar popularraren Espainiako Gobernuak. Berria - Ekonomia 2006-02-12
Plana bera Eusko Jaurlaritzak orain arteko kultura politikari egindako «zentsura mozioa» dela uste dute popularrek. Berria - Kultura 2004-11-04
Javier Arenas popular espainiarrak bezperan adierazitakoaren arabera, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
alderdi popular (3)
alderdi popularra (43); europako alderdi popularra (4); fronte popularra (3); pp alderdi popularra (13); talde popularra (3)
alderdi popularrak (130); eaeko alderdi popularrak (3); espainiako alderdi popularrak (5); europako alderdi popularrak (14); partidu popularrak (7); popularrak eta sozialistak (3); popularrak irabazi (4); popularrak izan ezik (3); pp alderdi popularrak (33); talde popularrak (4)
alderdi popularrarekin (8); talde popularrarekin (3)
alderdi popularraren (61); europako alderdi popularraren (3); fronte popularraren (4); pp alderdi popularraren (17); talde popularraren (3)
popularrek eta sozialistek (7)
alderdi popularreko (78); alderdi popularreko buru (4); alderdi popularreko gobernuak (3); alderdi popularreko idazkari (4); alderdi popularreko kide (3); alderdi popularreko kideak (4); alderdi popularreko presidente (11); alderdi popularreko presidenteak (4); espainiako alderdi popularreko (6); europako alderdi popularreko (13); fronte popularreko (4); kataluniako alderdi popularreko (10); madrilgo alderdi popularreko (3); pp alderdi popularreko (16)
eaeko popularren (3)