Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pop 1 iz aurreko mendeko hirurogeietan sorturiko musika estiloa, britainiar hiri musikako eta rock musikako elementuak dituena, eta melodiari garrantzi handia ematen diona.

Bestalde, Los Planetasena inbentatuta zegok aspaldi: betiko pop-a duk, ezer berririk ez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 41. orr.

Punka, popa, ironia eta irainak.  Berria - Kultura   2006-01-03

Entropia madarikatuak ez du ezer barkatzen, ezta poparen behirik sakratuenak ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

90eko hamarkadan poparen eta dance musikaren xarmaz busti ondoren, rockaren eta technoaren arteko nahasketa definitiboa egin nahi izan zuten Bonok eta lagunek.  Berria - Harian   2005-08-09

Funketik eta souletik edanez baina baita popetik, psikodeliatik eta jazzetik ere.  Berria - Kultura   2004-12-16

Popa eta teknoa uztartzen ditu, eta Aizpururen ustetan, «David Bowie eta Roxy Music iradokitzen ditu».  Berria - Kultura   2004-09-23

Popa esperimentaziorako tresna gisa ulertzen duten lanak.  Berria - Kultura   2006-02-16

2 (izenondoekin)

Rock and roll girl, The kids are the same eta beste hamaika kantu energiaz beteriko pop melodikoaren fruitu bikainak dira.  Berria - Kultura   2006-01-19

Pop dotore eta ederra.  Berria - Kultura   2006-02-16

Pop italiar inozoa entzuteko gogoa daukat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Walking Wounded horren aurreko diskoek ez baitute zerikusirik musika elektronikoarekin, pop lasai eta jazzy moduko batekin baizik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 26. orr.

The Magnetic Fields laukotearen pop sinfonikoa entzuteko parada emango du.  Berria - Kultura   2004-10-21

Estilo aldetik, pop eta jazz intimistaren arteko zerbait aterako dela dio Ruedak.  Berria - Harian   2005-08-02

3 (izenondo gisa)

Entzun al duk inoiz lelorik gabeko kanta pop bat?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 41. orr.

Esan nion ez zitzaidala batere gustatu, musika oso txarra iruditzen zitzaidalako, musika pop komertziala baitzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

80ko urteetako guruak eta garai hartako psikoterapeuta pop haiek Werner Erhard bezalakoak negozio pertsona zorrotzak ziren, beste ezeren gainetik.  Berria - Gaiak   2004-03-31

4 (izen baten ezkerrean)

Juan Carlos Perezek gidatutako pop taldearen Espaloian abestiaren «bertsio pertsonala» egin dute.  Berria - Kultura   2004-11-12

Ez dugu pop izarrak izateko asmorik, baina gustura gaude, gure lekua egin dugulako. Pop artista horien zenbait lan ikus daitezke Bilboko Guggenheim museoan.  Berria - Kultura   2004-11-18

Egoitzaren egongelako pop estiloko sofa gorrian eserita egonik, indiskretua ematen du galderak.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Pop estetika horren barruan erreferentzia interesgarri gutxi aurkitzen ditut nik egun: Elvis Costello, Joe Jackson...  Berria - Kultura   2006-04-09

Izan ere, haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Pop eta heavy doinuak nahastu zituena.  Berria - Kultura   2006-02-26

Hain ote ziren bada haren sinesmenak gogorrak non babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

50eko hamarkadaren erdialdean Erresuma Batuan sortu eta 60ko urteetan AEBetan garatu zen pop artea.  Berria - Gaiak   2004-11-06

Pop eta rock festa San Adrianen.  Berria - Kultura   2004-01-02

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Modu berean, margolaritza-higikunde batzuek, pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gitarra, gitarra-baxua, emakume kantariak, rock taldeak, txalaparta, alboka, triki-popa, Itoiz.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 74. orr.

Gaztetxo aurpegia duen gitarrista eta abeslariak Noise Addict punk-pop taldean jo zuen 90eko hamarkadan.  Berria - Kultura   2006-01-12

Elektro-pop sailean kokatzen den obra, poesia eta soinuak naturalki uztartuz.  Herria   2005-05-26

Albertok isilik jarraitu zuen, David Sylvian-en ahotsak techno-pop doinu hura bozgorailuetatik eraiki bitartean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 130. orr.

6 pop-rock

Berehalaxe antzematen zitzaion musika mota hari, halako kutsu islamiarra nahasten baldin bazen ere pop-rock-etik harturiko zenbait erritmo eta doinurekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Etxebarria parkean, pop-rock kontzertu nagusia izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Gaur egungo euskal pop-rock musikaren egoera aztertzeko.  Berria - Kultura   2004-02-20

Jazz eta blues doinuei pop-rock ukitua ematen diete.  Berria - Kultura   2006-01-18

Dunkelheit taldeak irabazi du Donostiako Pop-Rock Lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

absurdo pop (3); afro pop (3); euskal pop (4); ingalaterrako pop (3)

pop artea (7); pop arteak (5); pop artearen (5); pop doinuak (4); pop estiloko (3); pop eta rock (6); pop kantu (4); pop kantuen (3); pop lasaia (3); pop melodiak (4); pop musika (9); pop musikaren (11); pop rock (55); pop rock atalean (3); pop rock lehiaketa (15); pop rock musikaren (4)

power pop (8); rock eta pop (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus