Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pontxo iz Hego Ameriketako berokia, burua sartzeko irekidura bat duen tapaki batek osatua.

Beren pontxoetan bilduta, burua sartzeko zulo bat daukaten kotoizko burusi laukidun luzeetan alegia, hamaika koloretako marradun praka zabalez jantzita, Guayaquileko lastoz egindako hegadura zabaleko kapelez estalita, hitz, oihu eta keinu egiten zuten.  Berria - Harian   2005-03-24

Kortaturen garaiko nire kamiseta koloregabetua, praka higatuak eta pontxo hegoamerikarra etorri zitzaizkidan gogora, eta nire aita alua, etxerako bidean barrezka imajinatu nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Pontxo mexikarrei buruz eta estasian ahitu eta un-concho geratu arte larrua jotzeari buruz hitz egiten zuen kantu nahiko hippya, ate baten ondoan biluzik zegoen emakume baten eta Zappa beraren arteko harreman psikodelikoaren istorioa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.

Dahlmann-ek poz-atseginez kontu egin zien vinchari, baietazko pontxoari, chiripá luzeari eta moxal-larruzko botei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus