Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pontxe 1 iz edari alkoholduna, osagai nagusitzat limoiz eta kanelaz lurrinduriko rona duena. ik puntx.

Pontxea ere prestatzen nion eztiz, berakatzez, limoiz, ereinotz eta sendabelarrez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 171. orr.

Pontxe edaten eta zigarroak erretzen ari ginen, eta bitartean literaturaz eta pinturaz mintzatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Sudurretara iristen zitzaion jada pontxearen lurrun kiribilaren usaina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

Limoia pontxean bezain erreak bukatu genuen ia!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.

Ez ezak whiskya pontxea bezala edan: hustu edontzia!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.

Gure amak suspergarri bat erosten zidan eta pontxea ematen zidan goizean indar nendin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Pontxe beroak hartzeko gaua egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Horrekin batera antoisin handi bete pontxe atera zion ikasleari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Lemazainaren egoitzan eseri ziren epaileak, katilu handi bat pontxe beroren aurrean, pipak eta tabakoa aldean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Lebigre jaunak hiru edontzi pontxe atera zizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahasmendu handienean garraiatu zituzten besaulkiak, sofak, aulkiak, kaxetak, pontxe-katiluak, gazta-plater bat, boomerang australiar bat, lastairak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.

Louisenean pontxe usaina hartu duanez, berriro hasteko igo haiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hagridek gero eta ozenago hitz egiten zuen, arrautza-pontxetik kopakada bat bestearen ondoren hartu ahala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.

Palmondo baten azpian eserita, esku batean ron pontxea eta bestean Montecristoa, ilunabarrean olatuei beha.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus