Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pontifize 1 iz aita santua.

Erdian Pontifize gorena dago zutik, Kristoren Elizaren senarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Baina Jainkoaren laguntzarekin bai Parisetik eta bai Erromako Pontifizearen eta Kuriaren aldetik onarpena merezi izan zuten nola bizitzarena hala doktrinarena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

Erroman, oinordekotza oinordekoak egin beharreko zenbait sakrifiziori lotuta zihoan, eta pontifizeen zuzenbideak arautzen zituen sakrifiziook.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Jainko biziaren behatzaz Jesus Jaunaren Zauriak inprimatu zitzaizkion Frantziskori, Kristo Pontifize Nagusiaren bulda balira bezala, bai Erregelaren erabateko baieztapenerako, bai beraren egilearen gomendiorako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Beraz, Pontifize jakintsuak, aurrean zuen Jainkoaren zerbitzariagan arima xaloaren garbitasuna, munduaren mespretxua, pobretasunaren maitasuna, perfekzio-asmo iraunkorra, arimen aldeko grina eta borondate santuaren sugarra ikusi zituenean, esan zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 883. orr.

2 irud/hed

Ez da halako gauzetan sinesten zuten ala ez: Zizeron goren pontifizeak gauza horien aurka tratatu bat idatzi zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pontifize-intsigniez apaindua, urrez bordaturiko eta harribitxi zizelkatuz ederturiko jantzi sakratuak ditu soinean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Hamabi pontifize-aulkigilek eraman zuten Eliza katolikoko buruaren gorpua Jauregi Apostolikotik basilikaraino.  Berria - Harian   2005-04-05

Harritzeko bada ere, Erroma zaharreko pontifize tituluak, lehen enperadorearena zenak, eta egun aitasantuak bereganatzen duenak, zubigile esan nahi du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus