Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pontifikatu, pontifika(tu), pontifikatzen 1 du ad pulpitutik aritu, maisuarenak egin.
Eta horien aurrean, bi ikuspuntu erabat antagoniko daude: batetik, teknika berri horiek erabat pontifikatzen dituztenak ("erabili beharrekoak dira", "ezin dira utzi enpresaren konkurrentzia areagotu nahi bada", eta abar). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Arazoa bikoitza da: batetik, lupaz aztertu beharko dira estatistika pontifikatuak -esaterako, badira langabeziari buruzko ikerketak, Europaren aldean, Ameriketako Estatu Batuen estatistika eta datu ustez hobeak erabat zalantzan jartzen dituztenak-; eta bestetik, argi asko nabarmendu behar da tasek ez diotela ezer enpleguen kalitateari buruz, zenbatekoari buruz ari direla soilik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.