Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Senaren atezuak ur bedeinkatuaren pontean hatz-puntak sartzera eraman zuen Jose, aitaren egiteko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.
Pedro Martinez de Oyanederra ponteko ur santuak hartzekoan para zioten izena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.
Espainiako Alderdi Sozialistako Isidorori aspaldi itzuli zioten ponteko izena. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 78. orr.
Doroteo Arango deitzen zen ponte izenez, eta Pablo Neruda bezalaxe, hemendik joanak ziren amaren aldekoak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 82. orr.
Marcelino Soroa idazleak (1848-1902) Omar Celin izenez sinatu zituen [...] idazlan batzuk, eta erraz antzematen dira ezizen horren azpian ponte izenaren letrak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 110. orr.
· Greziako bataio-ponte zenbaitetan palindromo hau irakur omen daiteke: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Nire ustekabea, Joxerramon Arrigainek esan zidanean konfirmandoek ospakizunean aitabitxi bana behar zutela, jadanik konfirmatua noski, eta bere pontekoa ni izatea nahi zuela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 50. orr.
-Gure pontekoa, eta hi jaiotzearen kulpantea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.
Nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta, modu sinboliko batean, bere buruarentzat bada ere, ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
aita ponteko (5); ponteko izena (3)
aita pontekoa (5)
aita pontekoak (3)