Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren, esmokin beltza eta txaleko zuria soinean, beren patrika-erlojua eta guzti. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.
Beste garai batzuetako pentsalari eta intelektual ponposoak kilkerra euri egunetan bezain ezkutatuak dabiltza. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 36. orr.
Batzuetan eskolatua izaten da, maiz aberatsa, normalean txukuna eta beti ponpoxoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.
Andere ponpoxaren agerpenen arabera, Goikotxea baserri aberats eta ederra zela imajinatua zuen neskak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.
-Eroango nindukek hire moto ponposo horretan auzokoen begietatik urrun? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 81. orr.
Enperadoreak ordezkoak bidali zituen eliza-ekitaldi ponposo eta loretsura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Baliteke metodologia kontuez hitz eginik agian hitz ponpoxoen azpian eztabaidan zegoena botere banaketaren kontua izatea, ez besterik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 134. orr.
Egia da filosofiaren eta filologiaren artean irrist eginez esaldi ponpoxo eta handigurak erabiltzea asko gustatzen zitzaiola Jean-Baptisteri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Kaligrafia xehe ponpoxoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Argaingo auzotegiak ere ari du itxura ponpoxa bat eskuratzen. Herria 2005-02-27
Badaki aspertu egingo dela bilera amaitezin ponposoetan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 74. orr.
Bazaude etsita, eguzkiari goraintziak bidaltzekotan, eta hor azalduko zaizu biribil eta ponpoxo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.
Neska, oraindik bere onera etorri gabe, ez zen mutila bezain ponpox eta alai jartzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.
· Ohi zuenez, ponpox antxa jantzia zegoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Interesatzen zitzaiena gurekin argazkia ateratzea zen, eta egun horretan ponposo-ponposo agertzea, gure ondoan baleude bezala. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Haren hiru seme-alabak, berriz ere ponpox-ponpox jantziak, osaba-izebek eta lehengusuek inguraturik zeuden. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.