Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ponpezia (oroat punpezia) iz arrandia, handikeria. ik ponperia.
Urteak alferrik iragan ez zaizkidan arren, atzo balitz bezala oroitzen dut festa hura, jaun André: hango koloreak, hango luxua, hango ponpezia eta gehiegikeria! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Asmoaren punpeziak ez dio duintasunik ematen, haren hutsalkeria ezaguna kontrastez nabarmendu baizik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 136. orr.
Farola guztiak piztuta zituzten etorbideak, eta etxe bat, punpeziagatik eta antigoaleko gauza luxuzkoengatik, nik ordu arte sekula ikusitakoez oso bestelakoa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.