Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ponpak hutsik ponpatzen segitzen zuen, eta orratza atmosfera heren baten inguruan zabu-dantzan zebilen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Lehenengo garaietako lurrun-makina, pistoia zilindro baten barruan mugitzen zena, atzera-aurrerako motor xume eraginkor bat zen; ura ponpatzeko erabiltzen zen batez ere, pistoiaren gora eta beherako mugimendua oso egokia baitzen horretarako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Cortesko etxeetan ura ateratzeko eta ponpatzeko lanak gelditzeko gomendatu du Nafarroako Gobernuak egindako azterketa geologiko batek. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.
Haren gainean makurtzen naiz, ipurdia aurpegian jartzen diot, eta bere potroetako hazia adorez ponpatzen dudan bitartean, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.
Laugarrena hasi aurretik, handituta zeukan ezkerreko bekaina eta haragi ponpatuak bekokia desitxuratzen zion zantarki. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 160. orr.