Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ponpak hutsik ponpatzen segitzen zuen, eta orratza atmosfera heren baten inguruan zabu-dantzan zebilen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Ziklistak [...] gurpilak haizatzeko ponpa bat zeraman eskuan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Punpa elektriko eta diesel indartsuak erabiliz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.
Ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Haizezko ponpa bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.
Ponpa xurgatzaile baten bidez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.
Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Komuneko ponpa entzun nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.
Erreguladore bat jartzea ere pentsa lezake: pareta elastikozko hodi zati bat, alegia, ponpa-bulkada bakoitzean zabaltzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Zuhaixka zabartu batzuk han-hemen, zeinetako baten azpian aurkitu bainuen aurreko maizterraren bizikleta-ponpa. Iturria, zalantzarik gabe, bide bazterrean egon ohi diren ur ponpa horietako bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.
Petrolio ponpak eta belar metak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Garagardoa debalde da gaur -garagardo ponparen heldulekuari tiratu zion-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.
Gas kantitate baten bolumena murrizten denean (pneumatiko-ponpa bat sakatuz, esate baterako), handitu egiten da gasaren presioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Haize-ponpa eta urtegia ikustera doaz jabegoaren mugaraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.
Erregai-ponpa diafragma-ponpa bat izan ohi da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.
Oraindik ez da ezagutzen gizakiak egindako materialik, bihotz-ponpa baten taupada indartsuei eusteko bezain sendo lotu dakiekeenik muskuluei edo beste ehun batzuei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.
Ezin hobeki ikusten nuen ez zela modurik iragateko sustrai, zurrupatze-ponpa izateko haren eginkizunetik, hura izatera, foka-larru gogor eta trinkoa, itxura koipetsu, kailutsu, temati hura. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.
Urean fite munta daitezkeen barraderak, sua hiltzeko haguna botako duten tresna indartsuagoak eta, urean dabiltzan sute ponpa azkarragoak. Herria 2003-04-24
ur ponpa (7)