Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ponentzia 1 iz txostena.

Galiziarako autonomia estatutuaren eraketa eta defentsaren prozesuan funtsezko oinarria izan zen Boveda, Galiziako Udalen Asanblean Santiagon 1932an egina aurkeztutako ponentziaren egile, ordezkari eta defendatzaile izan baitzen.  Berria - Mundua   2006-01-07

ELAk asteburu honetako kongresuan Ipar Euskal Herriaz aurkeztuko duen ponentziaren berri eman du.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Bi ponentzia eztabaidatuko dira, sindikatuaren antolakuntzari buruzkoa bata, eta estrategia politiko eta sindikalari buruzkoa bestea.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Ponentziak buruz ikasten dituen militantea, militante txarra da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Klase eta ponentziekin edo kafetegi eta liburutegietako etenaldiekin bete beharreko egun-segida soraio bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Hitzaldiak eta ponentziak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 224. orr.

Roberto Gonzalezek Batzar Nazionalean onartu zen ponentzia politikoaren ildo nagusiez mintzatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

2 batzorde txostengilea.

Hortaz arduratuko da Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrak izendatuko duen ponentzia bat.  Berria - Mundua   2006-02-17

Autonomia Estatutua erreformatzeko ponentzia abian jarri du Kataluniako Legebiltzarrak.  Berria - Mundua   2004-02-10

Hizkuntza Politika aztertzeko ponentziaren lehen gonbidatua izan zen Pedro Pegenaute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Agerraldia egin dute taldeko kideek Nafarroako Parlamentuko hizkuntza politikari buruzko ponentzian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus