Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Datu hotzak -mapetan azaltzen diren kilometroak- ponderatu egin behar zirela iruditu zitzaigun, eta, esaterako, heterogeneotasun indize bat erabili behar zela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.
Sufragio unibertsalaren sistema lehen aldiz erabiltzen bada ere, boto guztiek ez dute balio bera izango, botoa ponderatua izango delako. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Batzordekideen arteko bozketan berdinketa izan zen emaitza, baina boto ponderatua kontuan hartuta (talde bakoitzak legebiltzarrean duen indarraren arabera), proiektua ez zen onartu. Berria - Euskal Herria 2004-12-21
Sufragio unibertsal ponderatuaren ondorioz ikasleon ahotsa gutxietsi nahi zuten. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Sistema ponderatua erabili dugu hauteskundeotan. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Hiritar burutsu, eraginkor, serio, arrazional eta ponderatu batzuek osatutako iritzi-korronte bateko lider. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.