Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pomelo 1 iz laranjaren antzeko fruitua, hura baino zapalagoa, zapore garratzekoa.
Pomelo edo laranja txiki baten tamainaraino hazia zenez, kirurgialariek ia osorik kentzea lortu arren, ezin izan zuten konpondu ordurako egina zen kaltea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Bi tragotan edan du pomelo zukua, eta gustura edango luke beste bat, baina ez daki onik egingo dion hainbeste likido hartzeak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 74. orr.
Ivy hantxe, oraindik jantzi gabe, pomelo pare bat plater batean paratzen ari eta niri galdezka ea kaferik nahi al nuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.