Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doi-doi eduki nuen denbora derbirako sarrera-multzo bat hartu eta poltsikoratzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 23. orr.
Ezinezkoa dela jende honek hamar minututan lau mila dolar poltsikoratzea harritxoak huskeria batean erosiz [...] compadre bati, compadrito horri ziria sartuz prezioen ideiarik ez duelako eta ingelesez ere tutik ez dakielako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.
Betebehar hartatik sekulako soldata atera ez arren, pisuaren alokairua eta bizio txikiak ordaintzeko adina poltsikoratzen zuten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 88. orr.
Chicago ez zen arte-munduaren erdigunea, baina ez zen basamortu galdu bat ere, eta bazebilen hiri hartan nahikoa aberastasun hara eta hona, gizon argi batek apur bat poltsikoratzeko beste. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.
Dow Chemicalek 469 milioi dolar garbi poltsikoratu ditu aurtengo lehenengo hiruhilekoan. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Jendea poltsikoratu zuen, eta txapela ere, zalantzarik baldin bazen, erabat bere egin zuen. Berria - Kultura 2004-03-30
Ederrak, benetan, nafarren kontakizuna, girotzea eta umeak poltsikoratzeko era. Berria - Kultura 2004-07-13
Jokoan egon diren puntu guztiak poltsikoratuta hartu nahi du Portlandek neguko atsedenaldia. Berria - Kirola 2004-12-22
Bitan, gainera, UEFArako txartela poltsikoratu zuen. Berria - Kirola 2006-04-09