Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poltsatxo 1 iz poltsa txikia.

Emakumeak poltsatxo bat zeraman ezkerreko eskuan; besaurrean, berriz, juduek derrigorrez josi beharreko besoko horia, Dabiden izarrarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Almak asteburu osoan ireki ere egin ez zuen poltsatxo bat zekarren aldean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Poltsatxo batean kako-iltze batzuk sartu bitartean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Kosto harria, tabako pakete baten zelofanean; hiru mikropuntu, poltsatxo batean; farlopa gramo erdia -gutxi gorabehera-, [...].  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Berriz ere poltsatxoa atera, tabakoa galkatu, piztu eta, gure artean ke hodei urdinxka bat egotzita, hitz egiten hasi zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Bidaiatzeko poltsatxo bat presta zezala eta ekartzeko, baita ere, pasaportea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 140. orr.

Berakatzez betetako poltsatxoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.

Amonak gerrikoaren barren aldean jositako poltsatxoa haztatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Narruzko poltsatxo bat bazen, txanponez betea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

Dendako kutxako dirua, kartera bat eta diruz beteriko poltsatxo bat ostu omen zituen akusatuak. jatetxeko paperezko ahozapia, azukrearen poltsatxoa, bazkariaren faktura.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Diruen poltsatxoa ez zitzaidan txarto etorriko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 321. orr.

Sendagarrien poltsatxoa erakutsi nion, anpulua atera nuen eta, nire buruarekin egina nuen moduan, tanta hatz lodiaren mamian isuri nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

Gobernua arduratzen da kalamuaren ekoizpenaz eta medikuen bitartez saltzen zaie gaixoei: 30 haziko poltsatxoak 20 dolar.  Berria - Harian   2005-04-17

Arrautzaren erdibitzea, hots, lehenbizi bi, gero lau zelula sortzea; gero zelula-bolatxo bat, gero poltsatxo bat. erlearen sabelean dagoen poltsatxoa ireki eta ezti zaporea dastatu zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Goxokiez gainera, koxkor batzuk eta poltsatxo bat azukre.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagaia gisa)

Sentitzen dut, baina te-poltsatxoak bakarrik ditut...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.

Espero bainuen egun batean ez bazen bestean bere droga-poltsatxoak banatzeko eskatuko zidala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

Emakumetxoak txabusinaren sakelatik tabako-poltsatxo bat atera eta pipa galkatzen hasi zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

Azukre poltsatxoari begiratu zenion eta zalantza une baten ostean poltsikoan sartu zenuen, enkontruaren lekuko bezala, segur aski, fetitxea.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.

Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan.  Berria - Kirola   2006-02-28

Diru poltsatxo bat ere bazen, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

botiken poltsatxoa (3); diruen poltsatxoa (3); sendagarrien poltsatxoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus