Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eslaviarrak (errusiera, poloniera...); baltikoak (letoniera, lituaniera). Herria 2001-10-18
Émile negarrez ari zuan isilean, bere baitarako polonieraz hitz egiten. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.
Errabinoak ez zuen polonieraz egiten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Bera hemen jaioa da eta lituanieraz zein polonieraz daki. Berria - Mundua 2004-04-23
Polonieraz idatzitako literaturaren sustatzaile izan zen. Berria - Kultura 2004-08-15
Pasa den mendeko azken hamarkadan txekiarrez idatziriko 10 edota 15 liburu inguru itzultzen ziren polonierara. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Hala, esaten da frantsesezko azentua azken silaban dagoela; txekierazkoa, berriz, hitzaren lehen silaban; polonierazkoa, azken-bigarrenean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.
Laster ekarri zuen Piettkak beste bat, nire adineko eta -geroago jakin nuenez- arrazako gaztea, baina poloniera-hiztuna. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 223. orr.