Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Napoleonek frantziar legearen kodetze egin berria sartu zuen bere inperioko italiar, flandriar, alemaniar eta poloniar lurraldeetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.
Ryszard Kapuscinski poloniar kazetariak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.
Chmielnitzki eta bere kosakoak poloniar agintarien kontra altxatu ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.
Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.
Aldi hartan poloniar preso bat zuen buru. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 164. orr.
Franco hilez geroz ere, Joanes Paulo zena Loiolara eta Xabierrera etorri zelarik, zer jukutriak ez zituzten erabili Madrileko elizak eta gobernuak, ez ziezaion gure lehendakari Garaikoetxeak eman lehen agurra gure lurrean Poloniar Aita Sainduari! Herria 2005-12-22
Baina hauek ere ez ziren gehiegi bereizten apur bat harantzagoko artista poloniar, italiar edo portugaldarren artetik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 32. orr.
Baziren zapata-saltzaile poloniarrak, maskor-saltzaile turkiarrak eta perla-saltzaile errumaniarrak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.
Agian horrelakoetan, beso gihartsudun etorkin poloniar, italiar eta afrikar saldoek oihu egingo zuten norberak bere hizkuntzan, elkar ulertu gabe, dezepzioak eta amorruak jota. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.
Atzo bertan poloniar batekin afaldu nuen, eta gauza bera bota zidan: alemanek bere herria bonbardatu genuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 73. orr.
Autoaren gidaria poloniarra. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.
-Lituaniako poloniarra, hobeto esanda -erantzun zuen Juvenaliak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.
Poloniar gehienek bazuten beti halako aiherkunde bat frantsesentzat eta ez zuten desberdintasunik egiten euskaldun eta frantsesen artean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 164. orr.
Poloniar sutsua izan zen Rufin Piotrowski bizitza osoan, eta beti aldarrikatu zuen bere jaioterria, bere Podolia maitea, Poloniaren zati bat zela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.
poloniar frantsestu bat, Guillaume Apollinaire Kostrowizki, askoren iritziz poesia modernoaren aita. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.
Poloniarrak, italiarrak, japoniarrak, jatorri askotako jendea izaten nuen lagun eserialdi haietan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 111. orr.
Elkarrekin hil ziren: sionistak, bundistak, Poloniar Alderdi Sozialistako kideak, ukrainar nazionalistak, eta besterik gabe erbesteratu zituztenak, langile falta zegoelako atxilotuak denak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.