Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polo1 1 iz lurburua; buru horren inguruko eskualdea.

Mahai gaineko globomundiaren alboan jarri eta Don Patriciok bi polo daudela esan zigun, goikoa iparraldekoa eta behekoa hegoaldekoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Poloak eta basamortuak, Lurraren bioaniztasunaren gune hauskorrak dira.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Nik banekien eskimalak poloan bizi zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Polo aldean, berriz, beti eguraldi hotza, prezipitazio oso eskasekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.

Polo aldeko bakardade izoztuetan barrena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

Guretzat zuri bakarra dagoen arren, Ipar Poloan dagoen Groenlandiako inuitak zuriaren aldaera ugari bereizteko gai dira.  Berria - Mundua   2004-06-20

Mikel Alvarez Ipar Polo geografikora iritsi da.  Berria - Kirola   2004-04-20

2 (gainerako planetena eta sateliteena)

Ilargiaren Hego Poloaren inguruko eskualde bat ikertuko du Smart-1 zundak.  Berria - Gaiak   2004-11-16

400 kilometro baino gehiagoko izotz zatiak atzeman ditu ESAren Mars Express espazio zundak planeta gorriko hego-poloan.  Berria - Gaiak   2004-03-19

'Venus Express'-ek Artizarraren hego poloari argazkiak egin dizkio.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Titanen hego poloan metanozko lainoa atzeman du Cassinik, ustez.  Berria - Gaiak   2004-07-06

3 zeru esferako iparburu edo hegoburua.

Zeruaren esfera handia biratzen bada, esan behar dugu aireak polo bietatik sakatzen eta kanpotik eusten diola, eta bietatik ixten duela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.

Izan ere, bi Hartzak, iparraldeko poloaren inguruan biratzen dutenean, ez sartu eta ez lurraren azpian gordetzen ez diren bezala, hala, unibertsoaren inklinazioarengatik lurraren azpian geratzen den hegoaldeko poloaren inguruan biratzen duten eta ezkutatzen diren konstelazioak ez dira inoiz lur gainera ateratzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.

4 irud/hed elektrizitate zirkuitu baten buruetako bakoitza, bata elektrizitate positiboz eta bestea elektrizitate negatiboz kargatua; iman baten buruetako bakoitza.

Polo bion inguruetan biltzen dira gainerako elementuak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.

"Lexiko" eta "arbitrario" alde batean, eta "gramatika" eta "motibazio erlatiboa" bestean, haien artean sistema osoa mugitzen den bi poloak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

Berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.

Mentalitate alternatibista edo manikeoaren propioa izaten da, errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea (Jainkoa/Deabrua, Ongia/Gaizkia); eta bi poloak, ez zerbait-izate bezala, baizik balioak bezala ulertzea, bat positiboa eta bestea negatiboa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

"Abstrakzioaren" poloa alde batetik, estilo zehatza inorganikoa duena, [...] eta Einfühlung poloa bestetik, naturalismoarena, organikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Bi ikuspen-modu horiekin, irudikapen-artearen muturreko bi joera edo polo lortzen zituen Hildebrandek: polo optikoa, urrutiko ikuspenari dagokiona [...]; beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Andreieven obra guztiak hiru polo nagusi izan zituen: errealismoa, sinbolismoa eta espresionismoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Posible ikusten duzue polo bakarreko mundu honetan, boterea herriarentzat hartzea eta sozialismoa eraikitzea?  Berria - Mundua   2004-05-07

Bluesa, punka, rocka eta countrya egiten dituzte, eta poloak elkartzen.  Berria - Kultura   2006-05-04

5 zenbait gauza biltzen diren gunea.

Hari horretatik, beste bi polo nagusiak -ezker abertzalea eta alderdi sozialista- indargabetzen saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Ezkerreko polo subiranista plurala sortzeko ernamuina jartzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

EAJren alternatiba izan nahi duen «polo independentista» osatzen dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Herri honentzat alternatiba politiko bilaka litekeen ezkerreko polo bat egituratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Euskal erakustokia idekia eta Irisarriko Ospitalea laster idekiko dela ikusirik, Baionak eta departamenduak bultzatzen dute ondarearen "polo" baten sortzea.  Herria   2001-10-18

Ondare "polo" horren aldeko elkartean partaide izaitea bozkatu du Baionako kontseiluak.  Herria   2001-10-18

Europako Konstituzioa behar dugu aberastasun eta hazkunde polo gisa, globalizazioari buru egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Unibertsitate poloaren garapenak Baiona Ttipiko bizi-kalitatea hobetuko du Herriko Etxearen iritziz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Garaia Innobazio Poloaren lehen harri jartzean ere izango dira Espainiako errege-erreginak, osteguneko bisitan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

6 izozki makiladuna.

Limoizko polo merke bat erosi zioten Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

Hura ere ez zegoela txarra pentsatu zuen Harryk, poloa miazkatu eta gorila bati begira zegoen bitartean  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

7 polo magnetiko iparrorratzak markatzen dituen Lurreko bi puntuetako bakoitza.

Gizon hark desio zuen, eta horrek neskaren bihotzean zirrara eta mirespena pizten zituen, hain zuzen ere polo magnetiko batek bezalatsu erakartzen zuen limurtasunezko plazerarekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus