Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal dantzetarik kanpo, bazen denen gustukoa, vals edo polka edo skotish edo mazurka, denak zalu zalua joiten zituen orkestrak, beraren klarineta entzuten zela ozen eta xotil, denen gidari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak... Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.
Preobrajensyko eta Pavlowskyko errejimentuen musika bandak etengabe aritu ziren beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.
Kontatzen du nola Konstituzio Plazan noiznahi sortzen ziren dantzaldiak, besterik gabe, banda militarrak jotzen zuen polka batek alaituak. Askoren artean «Rataplan» - 11. orr.
Donostiarrek ongi ezagutzen zituzten musika militar horiek, eta dudarik ez da polka haietako batzuk dantzatzen zituztela, aukerarik txikiena zenean ere. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Polka entzuten da berriz. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 209. orr.
Polka ozenago entzuten da BLANCHE logelan sartu ahala. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 254. orr.
Polka eten egin da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 213. orr.
Zuk eten duzu buru barruan eztanda egiteko zorian nuen polka doinua. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 214. orr.