Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poliza1 1 iz diru kopuru jakin bat kobratzeko eskubidea adierazten duen agiria.

Bizi-aseguru bikaina egin nuen dolarretan, eta hari eman nion poliza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Poliza bat dauka, denetarako erreminta horietako bat, edozertarako balio diona.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.

Zuen adituen kalkuluen arabera, seguru aski aurreratuak izango ditut, erretzen denean, bestela zuri ordainduak izango nituzkeen prima guztiak... eta, guztira, nik erosia izango nukeen polizaren bermea baino dirutza handiagoa egingo lukete.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.

Lapurretarik izanez gero, arrisku guztietarako poliza dutenei ordainduko zaie.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Aseguru etxeek atzo jakitera eman zuten arrisku osoko poliza duen aseguratuari ordainduko dizkiotela soilik kalteak.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zortzi mila dolar garbi desfileko, bidaiak eta aseguru-poliza aparte utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Hogeita zortzi urteko haren hirugarren emazte Maureen-ek eskuratu zuen milioi bat eta seiehun mila dolarreko aseguru-poliza, eta gero, hilabete bat besterik igaro ez zelarik, Manhattango pisua saldu eta desagertu egin zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Milioi bat dolarreko bizitza-poliza erabateko bat saldu nion 1976an, garai hartarako dirutza izugarria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aseguru poliza (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus