Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poliuretano 1 iz poliesterrak kondensatuz lorturiko erretxina, dentsitate urria ezaugarri duena.

Oraingoan ere poliuretano gardenak dira jaun eta jabe eta material egokia lortzeko prozesuan kristaltasuna ongi kontrolatu behar da (materialaren gardentasuna eta kristaltasuna aurkakoak dira).  Berria - Gaiak   2004-12-23

Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Poliuretano erdizurrunez egindako bi bentrikulu ditu bihotz artifizialak eta poliuretanozko lau diafragma malgu, odol-ganbara eta aire-ganbara bereizteko. Eski gehienak poliuretanoz eginak daude.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Ateak itxi direnean, poliuretanozko hormatik plastiko beltzeko zoruraino irristatu zara.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Behar bakoitzera egokitutako poliuretano formulazioak erabil daitezke eta, horren bidez, hainbat eskiatzeko motatarako erremintak erraz lor daitezke.  Berria - Gaiak   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus