Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
politsai iz Bigarren Mundu Gerran, alemaniar poliziaren ukrainiar laguntzailea.
Bada gizatxar bat, Epstein deitzen dena [...] besokoa darama eta alemanekin ibiltzen da, bahiketan ari direnean, galdaketetan ere parte hartzen du, politsai ukrainarrekin batera mozkortzen da, eta jendeen etxeetara bidaltzen dute vodka, dirua, janaria kentzera. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.
Alemanak eta politsaiak kamioietan etortzen dira, gizon batzuk hartzen dituzte lurra iraultzeko, lubakiak egiten dituzte; bi edo hiru egun geroxeago, alemanek lubaki hauetaraino eramaten dituzte gizon-emakume juduak eta denak tiroz jotzen dituzte, bat bera ere bizirik uzteke. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.