Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

politizatu, politiza, politizatzen 1 du ad izaera edo eduki politikoa eman.

Atera zizkidaten argazki batzuk, Ernioko erromeriak politizatzen ibili ginenekoak bi, 1930eko irailean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Ez dut eskandalizatuarena egin nahi, zientzia ez dela politizatu behar eta gisa horretako adierazpen ingenuoak eginez.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Epailearen agindua politizatzea egotzi dio PPri Jose Blanco sozialistak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Gatazka politizatzea egotzi diote ontzioletako langileek SEPIri.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Hizkuntzalaritzaz zein kulturaz ere aritu izan da [...] eta denak politizatu egin dizkigu euskal intelektual gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Laborantza Ganbera gehien politizatu dutenak frantses nazionalistak dira.  Berria - Harian   2005-01-15

Epailearen agindua politizatzea egotzi dio PPri Jose Blanco sozialistak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Arrazen teoriak jada oso politizatuak zeuden testuinguruan dihardu, eta modu alderdikoi deliberatuan jardun ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

2 gai politikoetan engaiatu edo engaiarazi.

"Ni zuengatik politizatu nintzen", ziostan kazetariak, "68ko maiatzak egin ez zuena lortu duzue zuek".  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

Beste ikastolak ez dakit, baina Arrasatekoa barru-barruraino politizatua zegoen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Nik orain arte ere salatu dut Justizia mundua guztiz politizatuta dagoela.  Berria - Harian   2006-03-24

Segurtasun indarrak eta Polizia oso politizatuta daude.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

3 (era burutua izenondo gisa)

Euskaldunak ziren, bai, baina ez batere politizatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

Jantoki merkeak ikasleendako eta hika egin dakiekeen irakasle politizatuak, Europan nengoen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.

Ikerrenganako ibilaldiak askatasun uneak ziren Edmearentzat, batez ere Presoen Elkarteko kide politizatuegiekin ez bidaiatzea erabaki zuenetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatazka politizatu (3)

politizatzea egotzi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus