Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

politikoki 1 adlag alderdi edo ikuspegi politikotik.

Jarrera hau, politikoki zikindu gura ez duen intelektual, literato, sindikalista edo apaiz jende askoren aterpe erraza izaten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Khodorkovski, gailurrean zenean, Vladimir Putini politikoki aurre egiten saiatu zen.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Azken batean lurraldetasunari buruzko eztabaidak indarrak sakabanatu, politikoki ahuldu, eta ez du ezertxo ere konpontzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

-Berrogei urte daramatzagu politikoki aspertuta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

Politikoki polita, berriz, mutikoa "euskaldun" edo "RH positibo" bihurtuta geratuko litzaiguke, inguru jakin batzuetan behintzat, txistea. vIrakaslearen zeregina zientzia lantzea eta ikasleak zientziaren bidean trebatzea da; ez da ikasleak politikoki norabide batean edo bestean orientatzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 196. orr.

Epai gogorregia iruditu zitzaien batzuei hori (gogorregia politikoki, ez moralki: ez zela politika zuhurra horrela jokatzea).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

Kristautasunaren aldean, mahayana gaitasunik gabeko erlijioa zela politikoki.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.

Azpimarra daiteke ere departamendua sartu dela osoki Estatuak proposatu duen hitzarmen bereziaren urratsean, nahiz bata eta bestea politikoki aurkariak izan.  Herria   2003-07-17

Politikoki oso zaila izango zaio Israeli ebazpenari muzin egitea.  Berria - Mundua   2004-07-11

2 (izenondo baten ezterrean)

Euskal literaturan kanona gizonezkoa da, gipuzkoarra eta politikoki epela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 223. orr.

Politikoki ez-zuzena da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 108. orr.

Estrategia informatibo nagusiak inoiz baino politikoki zuzenago, hierarkizatuago eta aspergarriago diren urteotan, [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Baina tradizioz libertoen esparru ziren postu haietan ere, libertoak politikoki jasangaitz bihurtu ziren, nabarmentzera iritsi orduko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Mendebaldeko Kristandadea, eliz batasuna lortua zuelarik, politikoki eta ekonomikoki eraginkorra izango zen parroki estatuen sistemaren baten beharrean aurkitu baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Baina liberal asko ez al da politikoki antifrantsesa izan?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

3 (izenondo bati elkartuta, bigarren osagai gisa)

Autoritatearen abusua da, irakasleak bere posizio pribilegiatua manupekoak ideologiko-politikoki influentziatzeko erabiltzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 79. orr.

Durán bera erromantzeroan, literarioki baino gehiago, historiko-politikoki, hots, nazionalki interesatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus