Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

politikari 1 iz politika edo gobernu gaietan diharduen pertsona.

Politikariari dagokiola ikustea zer den hobe, erresuma bakoitzarentzat: ala nazio bakarreko estatua izaitea ala nazio askotako estatua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

Ni abokatua nauk, ez politikaria..., ez diat saltsa horietan sartu nahi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

Ekonomia politikek errazak izan behar dute, konplikatuak oso zailak baitira argumentatzeko, sortzeko eta diseinatzeko, eta politikariak dira ezarri behar dituztenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Politikaria, militante antifaxista, Turatiren ihesa antolatzeagatik atxilotua eta auziperatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Nahi nuke, bai, liburu hau gure politikari eta gizarte arduradunen eskuetan egongo balitz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Eztabaida handia izan zen ekonomilari, politikari eta hiritarren artean oro har.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

Maiz politikariak eta polizia bera ere salmentan nahasirik daude.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pasadizo horrek erakusten du politikari gailen batek antzeman dezakeela nolako garrantzia duen jakintza-arlo berri batek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.

Goi mailako politikari izatera iritsi zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Hi bezalako jaiotzetiko politikari batek sen on handiagoa izan behar likek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

Ez zen halakorik gertatu politikari eskuindarrak nagusi ziren lekuetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Eskuineko politikari aho-handiek, aberatsen sustengatzaile lehenak [...] enplegu mota horren jendetza osoari hedatzea amesten zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Kazetariak erosiz, politikari ustelak bultzatuz, lider deserosoen hilketak aginduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Mendebaldeko politikari liberal, sozialista eta demokrata guztiek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Frantses politikari errepublikazale doktrinario batekin izandako elkarrizketarena kontatu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.

Sobietar politikaria, 1909-1989.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Akusazioek eragina ukan zuten; amerikar politikari eskuindar zenbaitek Gustavo Durani buruzko ikerketari ekin zekion eskatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Marko Tulio Zizeron erromatar politikari, hizlari, pentsalari famatuari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Politikari profesionalen metafora.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Bai politikari katalanak eta bai galegoak, PP, PSOE eta gainontzeko alderdietakoak, katalanez edo galegoz aritzen direla telebista kameren aurrean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 168. orr.

Garai hartako "Marcos" diktadorearen kontrako politikari erakargarriena zen Aquino.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Politikari karrera egiten ziharduen Jesus Galindezek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.

Ororen buru, amerikarrek politikari ala kolaboratzaile familia dirudunak ez zituzten nahi izan jokoz kanpo ezarri.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

Onartuko al dugu politikari-andana batek ate ondoan limosna eske bageunde bezala trata gaitzan?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere lorpenaren iraunkortasunagatik neurtuta, Han dinastiaren sortzailea estatu unibertsal bat abian jarri duten estatu-politikari guztien arteko handientzat har daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Prelatuak bi aldeetan izan ziren, baita estatu-politikariak Ekialdeko erromatar aldean ere, bi kristandadeen arteko haustura eragozteko kezka zutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

5 (izenondo gisa)

Euren alderdiak hain distantziaturik egon arren, emakume politikari hauen arteko kidetasuna da gaur gaurkoz etorkizunerako politika berri baten promesarik garbiena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 86. orr.

Beren bizitza ere entregatuko lukete gizon politikari hauek beren alderdiek beti sinetsi dutenarekin jarraitzeko; beren ideologien "Beste" nagusien aurrean, zikiratze sinbolikoaren tentazioa dute beti.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 86. orr.

XVIII. mendeko ekonomiaren dibulgatzaile moralistek, hau da, filosofo politikariek -utilitaristek, zehazki- hartu baitzuten lelo liberal horren oinarria hedatzearen lana.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus