Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikaragarria izan behar du, ezkerreko politika egiteko aukera alferrik galdu eta eskuineko politikakerian ibili osteko damu mingots horrek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 86. orr.
Baina ez, horren ordez politikakeriatan dabil mozoloa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 135. orr.
Oligarkia liberal-kontserbadorearen, ustelkeriaren, politikakeriaren eta gringoen interesak. Berria - Mundua 2004-05-07
Ez dugu argitalpen prozesua zirinduta ikusi nahi politikakeriak direla medio. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Kapitalismo modernoaren lotsagabekeriak, politikakeriaren makurkeriak, indartsuen humanismorik ez hutsak komunismoari zilegitasun-itxura ematen diote historiaren aurrean. Berria - Kultura 2004-06-12
Beste batzuek ere ez dute haren oraina onartu, politikakeriaren bidean herritarren eguneroko sufrimendutik urrundu dela leporatuta. Berria - Mundua 2004-11-05