Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Politikagintza gaur, gertaera guztiei errenta ahalik eta handiena ateratzeko langintza baizik ez baita, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 86. orr.
Itzuliko al zinateke politikagintza aktibora? Berria - Mundua 2004-07-18
Klitxez betetako diskurtsoan, guri leporatzen digute negoziazio kolektiboan ere politikagintzan aritzea. Berria - Ekonomia 2004-02-11
Politikagintzan dabiltzan emakumeak, adibide bat jartzeagatik, oro har, seme-alabak hazita dituztenak edo oso gazteak dira. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 54. orr.
Lekuan lekuko politikagintzan lan egin. Herria 2005-08-11
Ez zaio burutik pasatu ere egiten euskarak, kasu, industrian egon behar duela, eta politikagintzan, hezkuntzan, literaturan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 53. orr.
Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak politikagintza utziko du legegintzaldi hau amaitzen denean. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
EAko eta PSE-EEko buruzagiek bilera egin dute euskal politikagintzari buruzko iritziak trukatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Jiang Zeminek Armadaren buruzagitza utziko duen itxaropena dute Txinako politikagintzako erreformazaleek. Berria - Mundua 2004-09-16
Publizitatea eta marketingaren teknikak eremu guztietara zabaltzen ari dira; politikagintzara, kasu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.
Erdi Aroko Europako merkataria ez du politikagintzak erakartzen ordea; izan ere, galarazia du politikaren mundua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
euskal herriko politikagintzan (6); euskal politikagintzan (16); italiako politikagintzan (3); politikagintzan ere (6); politikagintzan sartu (3)