Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

politika 1 iz estatuen edo nazioen gobernatzearen antzea eta praktika; estatu bat gobernatzeko edo beste estatuekiko harremanak gauzatzeko era; herri arazoen multzoa, eta herritarrek horretan duten esku hartzea.

"Politika" hitzak, izen gisa azaltzen denean, bi esanahi desberdin zituen grekoen pentsamenduan: alde batetik, polis batean edo Hiri-estatuen arteko harremanetan gertatzen zen egoera zehatza; eta bestetik, polis bera kudeatzeko erabiltzen ziren jakite, ekintza edo erakundeen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Politika ez da, izan ere, gauzen ulertzeko egiten den azterketa soila, baina bai gauzen aldatzeko eta bide zuzenean ezartzeko egin behar den urratsa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 35. orr.

Politika gizakiaren helburu gorenen zientzia da eta gizakia animalia politikoa da, mintzo baita eta bere idurikoekin probetxuzko eta justiziazko harremanak baitauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Platonentzat politika etikara ailegatzeko bidea zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Politika horrek, merkataritza-balantzaren gainean zuen eragin positiboaz gainera, zerga-oinarria zabalduz, estatuaren sarrerak handitzen zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Ekonomia Politikoa politika hutsa besterik ez al da?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Elkarrizketaren jakintza besterik ez dela politika erran baitzuen naski behin Hannah Harendtek [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Protestantismoa dela-eta ordea, badakigu zer politika abiatu zuen herri hizkuntzei buruz: gogoratzen zaigu Lutherrek alemanaren alde eta Calvinek frantsesaren alde egin zuten lan bera eginarazi ziola Joana Albretekoak, euskararen alde.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Nazioarteko politikan, garbi dago AEBek, terrorismoa dela eta, salbuespen egoera ezarri dutela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Estanflazioak, izan ere, koiunturazko politikaren usadiozko egitura desegin zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

1970eko hamarraldian HPEEren prezio jasoen politikak eskaintza lehiakor bat gararazi zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Nafarroako Gobernuak ekintza burutuen politika baliatu du, dena ahalik eta azkarren egitea izan da bere asmoa, epaitegien sententziak nola edo hala baldintzatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Truke-tasaren politikak kapital espekulatiboen sarrera bultzatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Politikak prestatzen eta erabakiak hartzen gizarteko eragile guztiek parte hartzeak lagundu egingo du anaitasuneko eta ingurumen-errespetuko baloreak geureganatzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Afaltzen ari ginen bitartean, politikaren alorrera lerratu zen pixkanaka elkarrizketa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.

Dena zen posible politikaren lokaztian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.

-Esan dizut, ni ez naiz politikan sartzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Ez nabil politikan!, egin nion protesta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

2 (izenondoekin)

Herrialde nagusiaren baitan bakea gorde beharrak irabazien politika eskuzabala eskatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

"Zientzia burges" bat praktikatzen zutela eta, politika erreakzionario baten zerbitzura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Argentinak ezartzen zuen politika ekonomikoa munduko onena da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Krisi horietan, herrialde hartzekodunek politika ekonomikoaren definizioan esku hartzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Herrialde industrializatu nagusien politika makroekonomikoen koordinazioaren bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Politika keynesianoa bideragarria eta eraginkorra izan dadin, ziklikoa izan behar luke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

Politika neoliberalen norabide aldaketari hasiera emango zioten politika global eta lokalak abian jartzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 22. orr.

Ez dago langabeziaren kontrako politika aktiborik; erretorika bai, hori oso nagusitu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Albaniar jeneral hau [...] herrialdea modernizatzen saiatu zen, eta, hala, politika espansionista bideratu zuen, europar herrialdeena eredu hartuta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Teorian behintzat, politika hedakorrek inbertsioa eta kontsumoa areagotzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Langabeziaren kontrako politika makroekonomiko espezifikoak alde batera utzi dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Nik ez dut politika literariorik egin nahi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 400. orr.

Politika patriarkal setatsuaren akabera iragartzen du Ahotsak mugimenduak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskal Herrian, gaur egun, ez dut ikusten politika gizon bertute handikorik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 50. orr.

Guk ez ditiagu politika kontu horiek ondo ulertzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 68. orr.

Hots, politika gaietan, gure inozentzia ala enuxentzia etikoa galdua genuen seminarista gutiz gehienek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Politika-urte baten historia da, azken buruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Mendebaldeko europar herriek mila urte edo gehiagotan lorturiko politika-, gizarte- eta kultur mailako aurrerapena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Eskuineko ala ezkerreko politika-ikerlariek onartzen omen dute bortizkeria ez dela boterearen erakusle argiena baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Ekonomia eta politika pentsalari eta saiogile zorrotza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Santutasunaren bilaketa pertsonala gizarte-ekintzaren forma bat baitzen, politika-mailako gizarte-zerbitzu sekular orok baino askoz indar handiagoz hunkitzen zituena gizakiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

XVIII. Mende hondarreraino bederen, ez zaiola garrantzi gehiegirik eman ez Nazioari ez naziotasunari politika sailean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Politika-giroan mugitzen zen jendeak maistra aurrerakoitzat zeukan, askatasunaren pedagogiaren aitzindaritzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Estatu oraindik burujabeak finantza-mendekotasunean ipini ziren, politika-mendekotasunean beraz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Askapen ekonomiko horren ondoren berehala iritsi zen gizarte- eta politika-askapena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Liburua oinarri-oinarrizko kontzeptuekin hasiko dugu [...] eta amaierarako ekonomia edo politika saio tonua hartuko du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Politika orriak oso azaletik -areago iritzi sailekoak- irakurtzen ditugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 36. orr.

· Erantzuna ez da sozio-politika tratatu zentzudun bat, baizik bizitza baten kontaera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkatu-egitura ez perfektuen existentziak, alabaina, merkataritza-politika oldarkorrak bultzatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Estatu batek diruaren sorkuntzaren eta kontrolaren gidaritza galtzen badu, ekonomia politikako tresna nagusi bat galtzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 190. orr.

Ekonomia politika neoliberalak dira, eta ez teknologia berriak, lanpostuak deuseztatzen dituztenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.

Zerga politika, diru politika, atzerri politika eta errenta politika (oinarrizko prezioen eta soldaten finkatzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Helburu horri begira, diru-politika murriztaileak ezartzen dira, interes tasak areagotuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

Ekonomia eta Diru Batasunaren ondorioz diru politika bateratua Europako Banku Zentralak ezarriko du. kapital pribatuen nazioarteko merkatu bat osatzea eragingo zuten Estatu Batuen finantza-politikaren kontraesanek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 197. orr.

Zerga-politika hedakorra egitea da beste aukera bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Kanpoko oreketan ere eragin kaltegarria zuen aurrekontu-politikak. alferrikakoak direla desabantailan daudenen heziketa bultzatzeko gizarte-politikak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Bazterketa horren ondorioak, barne-politikan nahiz gizartean, oso kaltegarriak izan daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Lehentasuna du ingurumen-aldagaia sektore-politika guztietan txertatzeak, eta batez ere industrian, garraioan, energian, nekazaritzan eta kontsumoan txertatzeak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Desarautze-politikak, bere aldetik, komunikazioen iraultzarekin batera, finantza-globalizazioaren prozesua sendotu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Kolonizazio-politika konstruktibo eta gizatiar samarra estatu unibertsalen ezaugarrietako bat dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Pedro Handiak, jeinuaren zolitasunaz, mendebaldartze-politikak "dena ala ezer ez" izan behar zuela igarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Hizkuntz Politikako Zuzendari bati neronek aditua: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Georges Pompidou buru zuen gobernuaren zientzia-politika kritikatzen zen; Jacques-en iritziz, presidenteak ez zion jaramon egiten zientziari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Funtsean, barne-eskaria balantza korrontearen orekarekin adostuko zen mailara eramatea eskatzen zuten egokitze-politika horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Ezin ote dakioke gisa bereko kritikarik egin, azken buruan, administrazioaren esku-hartze politika orori?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.

Aitzakia merkeetan babestutako zabarkeria politika honekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.

Europako Laborantza Politika Komuna madarikatzen zutela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

· Bi diru politika mota aplika daitezke: hedakorra edo espansiboa [...] eta kontrakoa, murrizkorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

atzerri politika (93); aurrekontu politika (6); aznarren politika (6); bakartze politika (6); barne politika (18); diru politika (68)

ebko atzerri politika (14); ebren atzerri politika (6); egiazko hizkuntza politika (8); egungo politika (6); ekintza burutuen politika (9); ekonomia eta politika (6); ekonomia politika (15); energia politika (9); enplegu politika (11); ereduen politika (12); espetxe politika (194); espetxe politika aldatzeko (12); estatuaren politika (7); etxebizitza politika (17); europako politika (8); euskal politika (14); ezkerreko politika (10); gizarte eta politika (10); gizarte politika (28); gobernuaren espetxe politika (7); gobernuaren hizkuntza politika (10); gobernuaren politika (29); gorroto politika (6); hezkuntza politika (10); hizkuntz politika (61); hizkuntza politika (200); hizkuntza politika aztertzeko (9); hizkuntza politika berri (7); hizkuntza politika berria (12)

immigrazio politika (19); industria politika (12); ingurumen politika (9); israelen politika (9); jaurlaritzaren politika (6); kanpo politika (9); kartzela politika (51); kartzela politika aldatzeko (7); kultur politika (17); laborantza politika (7); legebiltzarreko politika (6); legebiltzarreko politika orokorreko (6); mendeku politika (10); nafarroako hizkuntza politika (9); nazioarteko politika (13); nekazaritza politika (36); nekazaritza politika bateratuaren (6)

politika abiatu (6); politika aktiboak (15); politika aldaketa (11); politika aldatu (28); politika aldatuko (6); politika aldatzea (11); politika aldatzeko (35); politika aldatzeko eskatu (8); politika aldatzen (7); politika alde (7); politika aldetik (9); politika amaitzeko (17); politika amaitzeko eskatu (6); politika arloan (17); politika arloko (10); politika aurrerakoiak (7); politika aztertzeko (10); politika bateratu (7); politika bateratua (18); politika bateratuak (7); politika bateratuaren (9); politika bera (21); politika berri (22); politika berri baten (6); politika berria (31); politika berriak (6); politika berriaren (6); politika bide (9); politika bultzatu (9)

politika egin (35); politika egitea (10); politika egiteko (71); politika egiteko modu (7); politika egiten (32); politika egokia (6); politika ekonomiko (22); politika ekonomikoa (22); politika ekonomikoak (11); politika ekonomikoaren (19); politika ekonomikoen (8); politika eraginkorra (9); politika eraginkorrak (9); politika errotik aldatu (6); politika eta ekonomia (11); politika eta gizarte (9); politika eta segurtasun (16); politika eta segurtasunerako (29); politika gaiak (11); politika gaietan (8); politika gaitzetsi (14); politika gaitzetsi zuen (6); politika gizon (16); politika gogor (6); politika hiltzaile (15); politika hiltzailearen (6)

politika kaxkarra (6); politika kontua (8); politika kontuak (9); politika kontuetan (11); politika kriminala (6); politika kritikatu (14); politika mailako (9); politika mailan (17); politika mailean (10); politika munduan (10); politika neoliberala (7); politika neoliberalak (13); politika neoliberalek (11); politika neoliberalen (10)

politika orokor (6); politika orokorrari (11); politika orokorreko (31); politika orokorreko eztabaidan (11); politika osoa (6); politika publikoak (6); politika publikoen (6); politika sailean (8); politika sozial (10); politika soziala (14); politika sozialak (10); politika ulertzeko (7)

ppren politika (16); presoen sakabanaketa politika (8); sakabanaketa politika (101); sakabanaketa politika amaitzeko (11); sakabanaketa politika salatu (11); upnren politika (6); zerga politika (12)

diru politikak (8); egungo espetxe politikak (7); enplegu politikak (11); ereduen politikak (9); espetxe politikak (41); espetxe politikak hil (7); ezkerreko politikak (8); gizarte politikak (16); gobernuaren politikak (7); hizkuntz politikak (8); hizkuntza politikak (20); kartzela politikak (7); politikak bultzatu (6); politikak eragindako (6); politikak eragiten (6); politikak hil (18); politikak hil egiten (8); politikak porrot egin (7); sakabanaketa politikak (45); sakabanaketa politikak eragindako (6); sakabanaketa politikak hil (9)

hizkuntz politikako (14); hizkuntza politikako (18); hizkuntza politikako zuzendari (7)

atzerri politikan (26); barne politikan (21); espetxe politikan (31); euskal herriko politikan (6); euskal politikan (14); gizarte politikan (7); hizkuntz politikan (6); hizkuntza politikan (14); kanpo politikan (6); nafarroako politikan (7); nazioarteko politikan (13); politikan aritzeko (6); politikan parte hartzeko (11); politikan sartu (11); politikan sartu zen (6); politikan sartzen (7)

atzerri politikarako (23); euskara hizkuntza politikarako (12); gizarte politikarako (13); hizkuntz politikarako (15); hizkuntza politikarako (96); hizkuntza politikarako bulego (14); hizkuntza politikarako sailburuordeak (6); hizkuntza politikarako sailburuordetzak (9); hizkuntza politikarako zuzendari (9); hizkuntza politikarako zuzendaritza (13); jaurlaritzako hizkuntza politikarako (13)

politikarekin zerikusia (7); politikarekin zerikusirik (8)

atzerri politikaren (17); barne politikaren (7); diru politikaren (15); energia politikaren (6); espetxe politikaren (52); euskal politikaren (14); gizarte politikaren (6); gobernuaren politikaren (8); hizkuntz politikaren (15); hizkuntza politikaren (44); kartzela politikaren (11); nazioarteko politikaren (8); politikaren aldeko (8); politikaren alorrean (6); politikaren arloan (14); politikaren bidez (11); politikaren eraginez (6); politikaren esparruan (6); politikaren garaia (7); politikaren helburua (7); politikaren inguruan (18); politikaren inguruko (15); politikaren kontra (9); politikaren kontrako (10); politikaren mundu (7); politikaren munduan (12); politikaren ondorio (17); politikaren ondorioz (13); politikaren porrota (13); ppren politikaren (7); sakabanaketa politikaren (31)

atzerri politikari (9); barne politikari (9); diru politikari (12); espetxe politikari (20); estatu politikari (8); euskal politikari (14); hizkuntza politikari (24); hizkuntza politikari buruzko (8); sakabanaketa politikari (6)

politikatik kanpo (6)

diru politikarik (3); industria politikarik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus