Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fede politeistako jainkotasun menpekoek, hala nola deabru eta aingeruek, ez dute bat egiteko ahalmenik, eta banan-banan arduratu behar dute beren adorazio eta kultua sustatzeaz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.
Katolikoak politeistak dira. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.
Khaltrúm, edo Khantrúm, katolikoen erritu eta argizari-jalekeria da, birritan jasanezina: politeista delako eta, batez ere, imajinaz josirik egonik [...] idolatria delako. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.
Jainko-txiki asko duela Zapiainen aldareak, denoi pizten digula aldian-aldian kandelatxo bana, eta lagunarte onean bizi garela Parnaso politeista horretan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.