Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hindutarrek ezin dute eraman sikh erlijioaren monoteismoa, politeismoari dioten herra eta brahman apaizei erakusten dieten begirune eza. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 188. orr.
Jainkorik gabeko politeismo bat zidan emazte galantak adierazi, larrazkeneko arratsatsalde goxoan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 136. orr.
Politeismoaren sarraldi horiek monoteismoa erabat finkatzea eragin zuten Islamean, baita protestantismoan ere, hain sakon ez bada ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
Greziarren politeismoa eta idolatria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.
Monoteismo judaikoaren patua behin eta berriro agertzen zen politeismoaren erasopean egotea zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
Priaporen lekua San Gonzalok hartu zuen, gure politeismo katolikoan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.