Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

politburo 1 iz agintean dagoen Alderdi Komunista Komite Zentral bateko batzorde politikoa.

Kongresua joan zen apirilaren 18an hasi zuen alderdi komunistak, eta Batzorde Nagusi berria osatzeko eta politburoan teknokratak nagusitzeko balio izan du. 1973an Politburoan sartu eta Sobiet Goreneko Presidiumgo lehendakari izan zen.  Berria - Mundua   2006-04-26

Pekingo Tiananmen enparantzan 1989an izaniko gertaeren ondoren heldu zen politburora.  Berria - Mundua   2004-09-16

Kubako Alderdi Komunistako politburoko kide Juan Carlos Robinson bota dute, botereaz abusatzea, zintzotasun eza eta harrokeria leporatuta.  Berria - Mundua   2006-04-30

2 irud/hed

Gainera, Hamaseko politburoko buru Khaled Meshaalek Khartumen (Sudan), Liga Arabiarraren goi bileran, esan zuen Israelgo bozetan irabazlea zeinahi izaki ere Israelek palestinarren eskubideekiko duen jarrera «erasokorra» dela.  Berria - Harian   2006-03-30

Taldeko iturriek atzo jakinarazi zutenez, orain arteko politburoko buru nagusi eta Beiruten (Libano) bizi den Khaled Meshal izango da Hamaseko agintari goren.  Berria - Mundua   2004-03-24

FDLP Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoko politburoko kide Sale Zeidanen esanetan, [...].  Berria - Mundua   2004-11-06

UMP alderdiko politburoko kidea da, eta «Europaren eraikuntzarekiko konpromiso handia» erakusten du.  Berria - Mundua   2004-04-01

Atlantikoaren bestaldeko politburoak ongi informatuta mantentzen nau.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus