Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik badakit neska polita ez naizena; ez naiz inoiz izan polita, eta ez naiz inoiz izango. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 257. orr.
Ezin dut erabaki ere polita ala itsusia den. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.
Ni polita nintzen, ikaratzeko moduan, gaur egun ere polita naiz, baina, noski, gaztetako sua galdu dut eta badakit ez dudala begirada bera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.
Emakume luzea omen zen, polita, goxoa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 151. orr.
Bil ditzatela erregearentzat neskatxa gazteak, birjinak eta politak. - 0. orr.
Zeinek ukatu dezake egia denik Pierresen eta Magalona politaren kondaira [...]? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.
Zeinen polita zure lepoa, urrezko kate horiekin! Elizen arteko biblia Kt 1,10
Zein brodatu politak egiten dituen tulean! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 49. orr.
Ez horren sutsu, Eugeni polit hori. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 86. orr.
-Beraz, nire polita -esan zuen Kako-okerrek, almibar ahotsez-, zure umeak oholetik paseatzen ikusiko dituzu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.
Hemen geratu behar baitu, bere aita polit horrekin, eta harako ama harekin. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 132. orr.
Argala izateaz gain oso aurpegi polita duelako ere bai. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.
Orain ez duzu batere arrazoirik ipurditxo polit hori niri ez emateko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.
Tuntun polit bat zela esan zuen behin Grettarengatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.
Hau amak politagoa emateko da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Dantzari gazte haietako batzuk politak baino politagoak ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.
Amak dei egiten zien: zatozte, purra, zatozte polittok! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.
Dena, dena hik asmatua, politt horrek! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 112. orr.
Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.
Hiri polit hau eta leku eder hau gotorleku bilakatu behar izan dituzte. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.
Arrosa koloreko alkandora polit batez jantzirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Gona polit bat erosteko dirua izan zen barkamen saria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Ez dago gauza politagorik plazerrak aldatutako begitarte bat baino. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Ikuspegi polita, ezta? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
-Polita talaia, ezta? -esan du Natxok. Berria - Kultura 2006-04-01
Inon den liburu politenetako bat da! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 269. orr.
Bazkaldu eta gero pieza polit batzuk jotzeko eskatuko diogu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Oro har, nire iritziz, bizialdi polita emana genuen elkarrekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.
Denak azken kantu polit batekin bururatu dira eta zernahi esku zarta ere bildu dute. Herria 2005-08-04
-Eguraldi polita, ezta? -esan zuen emakume zaharrenak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.
Tentetu egin zen ohean, eta irribarre polit bat eskaini zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.
Nola ametsik ederrenak, esperantzarik politenak, harrikoa egiten ari zela kontatzen zizkion... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Aukera polita nuen hura betiko bukatzeko, aukera bikaina. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.
Gezur polit batzuk esan dizkizut, eta aski da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.
Egun politak iragan zituzten elkarrekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.
Marinak, gainera, joko polit bat asmatu zuen etxerako. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.
Harreman polit bezain iraupen laburrekoa izan zen: hamabost egun. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.
Asteburuan libratuz gero aitagaz Zugaztietara itzultzea polita litzatekeela bururatu zaio. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Giro polita sortu zen C113 gelan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.
Erreginaren senarrarekin ahaidetzea kolpe polita izan zitekeen familia osoarendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Mendeku polita zitalen eta fanatikoen gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.
Bazka polita hire lanbideko jendailarendako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.
Sutan erretzen den txorimalo polita bilakatu da orain zerbitzuburua. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 70. orr.
Mundu guztia txoratzen jartzen duten neskato polit fin horietako bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 194. orr.
Ikusi nuen haren begi-nini polit arimagabeetan, beirazko puxtarriak iduri, haserre gar ttikia pizten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 163. orr.
Azala gero, azal polit gorri-iluna, ahuntz-larru pikortatuzkoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Zeta arrezko kasaka polit higatu bat zeraman. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.
Ni inbidiak jana egoten nintzen misterioz beteriko kutxa polit debekatu hura ikusten nuenean haien etxean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 23. orr.
Neskatxa polit ezti pertxenta bati esateko moduko gauza. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 55. orr.
Emakume gartsu polit bat balego, ez al huke berarekin larrua jo nahiko? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.
Neska gazte polit baten bila ibili ondoren, Abixag aurkitu zuten. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,3
-Hara, gure nini pittin polita. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.
Nork sartu du ideia hori zure buru ttiki polit horretan? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Berehala datozkit burura zure ile kizkurra eta begi urdin polit horiek. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 148. orr.
Begi nabar politak zituen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.
Begira, begira nolako sudur greko polita duen! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Eska ezazue soingaineko beltz polit bat, dotorea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 239. orr.
Bainugela txiki polit bat egokitu zuen, berak bakarrik erabili ahal izateko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.
Uko egiten diot egunez egun nire irudipenak idazteari koaderno berri polit batean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.
Gezur ttiki polit arinekin edo, gehienaz ere, egia koxkor ñimiñoekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Hermioneren sorginkeria txiki polit bati esker. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 167. orr.
Dagoeneko prest hasiera berri polit bati ekiteko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.
Ikusi nahi zituen neska aurpegi-politak, beren eskote zuri eta bizkar erreekin, delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.
Izena, orduan aurreneko aldiz entzun nuena, oso polita iruditu zitzaidan: Mary Ann. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Neska zuhurra eta kementsua da, eta oso polita; etxe onekoa du aita. - 0. orr.
-Oso polita Karina. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 217. orr.
Etxea zinez polita zen, eta Wendy oso eroso egongo zen han barruan, ziur aski. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 103. orr.
Bazuen Daviden seme Absalomek arreba biziki polita; Tamar zeritzan. Elizen arteko biblia 2 Sm 13,1
Gau batean haurtxo txit polit bat agertu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1027. orr.
Gogorki polita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Altzari berriak erosten dizkidate, tea hartzeko mahaitxoa, idazmahaia, besaulkiak eta sofa bat, oso-oso politak denak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 64. orr.
Beha hor doan herriko neska horri; zoragarri polita da, ezin egokiago orraztua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.
Portugalen arras ipurdi politak ikusi nituen, han ez diete bunda deitzen, hemen Brasilen bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
-Oso eufemismo polita, doktorea, maingua naizela gogorarazteko. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 115. orr.
Gaur ere oso soineko polita ekarri duzu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.
Izugarri pieza politak egiten zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.
Prest nengoen hari buruzko itzelezko gauza politak esateko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 200. orr.
Egunsentia zen, egusenti izugarri polita, eguneko argi guztiekin, zerua garbi. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.
Zurezko espaloitik zihoan dama itxura polit samarreko bati. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Material polit askoa lortuko higula esan zigunan Pasqualek. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 28. orr.
Polit agertzeko ez dut sekula izan duela zenbait egunetik hona bezain gogo handirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.
Politago irten zait, lerro artezagoa, letrak ere biribilago... Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 108. orr.
Lehor ohi da normalean, hala da, sasoi honetan, baina badaki eurijasa politak botatzen ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.
Zenbateko polita kendu diote, 650 dolar, hotelean bertan, Madrilgo Alberto Porlan idazleari. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 131. orr.
Auzi korapilatsuak diru-iturri polita dira jende askorentzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.
Zer uste zuten, zortzi mila eurok (dirutza polita bera bezalako batentzat, jakina, baina huskeria bat zorioneko txostenak balio zuen aldean) mirariek egiten zituztela. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 198. orr.
Dirutza polita zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.
Etekin polita aterako zioten zalantzarik gabe ekimen hari. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.
Diru gutxirekin patrimonio polita eskura dezakezu Argentinan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 287. orr.
Uste izatekoa da Polixeneren kontaerak arrakasta polita izan zuela Ameriketako basko erbesteratuen artean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 319. orr.
Arratsaldean hilerrietako otoitzean baginen multzo polita ere. Herria 2004-11-11
Norma Lúciak amerikano-bilduma polita egin zuen, goren-mailakoa, kalitatez eta kantitatez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.
Circulo de Bellas Artesko poesia emanaldiaren ostean talde polita bildu ginela, norabait joateko gogoz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.
Espainiako Enbaxadako gizon biren laguntza erostea lorturik, bi horien bidez hango dokumentuen artetik pilo politak eskuratuz joan ei zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 176. orr.
Ekinaren ekinez argazki sorta polita egitea lortu zuen, eta aladurarik sentitu gabe haren aitaginarrebari bidali zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.
Konpainia polita egiten ziok Denverri. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 103. orr.
· -Adar politak jarri zizkidan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.
Ez da ez gazte-gazte ez polit-polit horietakoa ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.
Polita zen, polit-polita ere bai, nondik begiratzen zenion. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.
Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Polit-polita da aitzin-etapa. Berria - Kirola 2006-05-06
Nik bazakinat lorategi polit-politak egiten! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 310. orr.
Oin ttikiak, emakumeengan, gauza polit-polita dira! begitarte polit-politak jartzen zituen larrua jotzean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 225. orr.
Egia esan, Blanche, polit-polita zaude. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 34. orr.
Baina, ai ene!, nahasi eta emakume-alkandora bat hartu du: botoi urdin argi batzuk dauzka lepoaren bueltan: polit-polita dago! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.
emakume polit (6); etxe polit (5); gauza polit (11); gazte polit (5); gezur polit (5); hitz polit (8); istorio polit (7); neska polit (25); neska polit bat (11); polit askoa (9); polit askoak (8); polit polita (26); polit polita da (5); polit politak (6); tanto polit (5); txiki polit (13)
abantaila polita (5); ahots polita (6); aitzakia polita (5); alde polita (17); argazki polita (6); arras polita (6); aukera polita (45); aukera polita du (7); aurpegi polita (11); bezain polita (20); bikote polita (9); bilduma polita (6); bultzada polita (5); detaile polita (5); dirutza polita (7)
emakume polita (9); erakustaldi polita (6); errenta polita (7); errenta polita lortu (5); erronka polita (17); erronka polita da (5); esperientzia polita (7); etxe polita (8); final polita (6); gai polita (7); gauza polita (20); giro polita (19); herri polita (7); hiri polita (5)
ideia polita (12); ikuskizun polita (17); ipuin polita (8); istorio polita (5); itxura polita (8); izen polita (23); izen polita da (5); izugarri polita (6); joko polita (15); kanta polita (5); kopuru polita (11); laguntza polita (8); laguntza polita eman (6); lan polita (63); lan polita egin (40); lan polita egiteko (5); lehia polita (27); lehia polita izan (6); lehia polita izango (10); leku polita (8); maila polita (22); maila polita eman (7); maila polita erakutsi (6); multzo polita (5); neska polita (15)
opari polita (6); oso polita (184); oso polita da (45); oso polita izan (20); oso polita izango (6); oso polita zen (16); partida oso polita (6); partida polita (36); partida polita egin (6); partida polita izango (6)
saio polita (25); saio polita egin (15); sarrera polita (8); sorta polita (8); talde polita (19); tarte polita (9); txapelketa polita (9); ze polita (16); zein polita (8); zer polita (12); zer polita den (6); zerbait polita (7)
ezin politagoak (5)
aukera politak (7); gauza politak (19); gauza politak egin (5); hitz politak (40); hitz politak izan (8); jokaldi politak (6); neska politak (12); oso politak (31); oso politak dira (7); tanto politak (8)
neska politenen (5)