Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polisemia 1 iz hitz edo adierazle batek adiera edo adierazi bat baino gehiago izatea.

Homonimia eta polisemia bereizten dituzte hizkuntzalariek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Fidel izan beharraz honetan, Wilde jostalariak hizkuntzarekin jokatzen du, hitzen homofonia, kakofonia eta polisemia baliatuz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Goiburuk ongi baliatu du berriz hitzaren polisemia, poto egin gabe hoskidetasun bete-betea lortzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

2 irud/hed

Polisemia -hermeneutika eta beste zentzu bat aurkitzea baimentzen duena- esaldiari dagokio, eta baita lanean ipintzen duen arlo semantikoari ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

Polisemia sinboliko hagitz ugarikoa izanik ere, funtsean horixe baita sugea: gorputz arimen bizigarri, sendagarri, eta zoriaren aldagarri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus