Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polis iz antzinako Grezian estatu betekizuna zuen hiria.

Horixe da hiria gaur, handiago eta areago, eta lehengoen batere antzik gabea, izena salbu; edo izen arrotzetara bagoaz, oso bana dira, jakina, noizbaiteko polis hura eta orainagoko city hauek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Gogora etorri zitzaidan, hala, greziarren antzinako polis haietan gizon ideala [...] Atleta zela, eta indarra, gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Solon bezalako legegile erreformatzaileek zuzenbidea jarriko dute polisaren ardatzean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Polis berean arauak eta legeak sasoiz sasoi -botere-kudeaketa batetik bestera- oso aldakorrak izaten direla konturatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Horrela, "politika" hitzak, izen gisa azaltzen denean, bi esanahi desberdin zituen grekoen pentsamenduan: alde batetik, polis batean edo Hiri-estatuen arteko harremanetan gertatzen zen egoera zehatza; eta bestetik, polis bera kudeatzeko erabiltzen ziren jakite, ekintza edo erakundeen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Gure bizitza modernoko dimentsio handietan, interes zientifikoen mudantza bat ari da gertatzen, zeina Kristo aurreko V. eta VI. mendeetan polis greko txikietan gertatu zenaren antzekoa den.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus