Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena. Berria - Gaiak 2004-10-10
Denbora are luzeagoaz begiratuko nion buruari, ezen, ikusten dudana tximinoa baino askoz beherago dago, landareen munduaren mugetan dago, polipoen mailan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Kursaaleko pareta koral, polipo edo lore familia batek kolonizatu du eta forma itsaskorrekin batera, unibertso organikoa eta koloretsua osatzen dute. Berria - Kultura 2006-04-02
Koralak polipoak zaldiak trikuak izarrak barraskiloak anemonak... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.
Esku iletsuak hatz okerrekin, halere heltzeko gai zirenak, polipo baten garroak bezala... Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.
Gogoan al duzu polipoa kendu zidatenean ni umetokiko minbizia izateko beldur izaten nintzela [...]? Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.
Umetokiko polipoarena eta miomarena bi urte eta erdi lehenago izan zen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.
Azkenean, erradiografia batean, Rouengo espezialistak polipo bat aurkitu zion urdailean, berehala kendu beharrekoa. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.
Vioxx botikak koloneko eta ondesteko polipoak saihesteko balio ote zuen jakiteko hasi zuten ikerketa hori. Berria - Gaiak 2004-10-02
Baina zer gertatuko litzateke odoluzkiak izan beharrean minbizia edo polipo bat balitz? Berria - Gaiak 2004-01-24