Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, urtebeteko haurra zela poliomielitis gaitza izan zuen Jexuxek, eta bi hanketatik elbarri utzi zuen horrek, betiko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.
Elbarritua zegoen, poliomielitisak hartua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 130. orr.
Bederatzi urterekin poliomelitisak erkindutako belaunburu haiek, elkarri musu ematen zioten kalaberatxoak bailiran. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.
Bazen talde bat animalia-zelulak erabiltzen hasia zena poliomielitisaren birusa eta haren ugalketa aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.
Poliomielitisaren hasierako sintomak nekea, sukarra, buruko mina, gorakoak, zurruntasuna eta lepoko eta gorputz adarretako mina izan ohi dira eta, 200 gaixotatik batek betiko paralisia garatzen du. Berria - Gaiak 2004-01-16
Poliomielitisaren kontrako txertaketa kanpaina boikotatzeari uzteko exijitu dio Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak Nigeriari. Berria - Gaiak 2004-02-27