Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
polinomio iz zenbait monomioren batuketaz osaturiko adierazpen aljebraikoa.
Hastapenean, ekuazioak aztertzen zituen aljebrak; Khaiamek, ordea, polinomioak ere aztertzeraino zabaldu zuen aljebraren eremua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.
Bigarren mailako polinomioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.
Osagai bakarreko polinomioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.
P, aldagai bat baino gehiagokoko polinomioa da, eta haren koefizienteak zenbaki osoak edo arrazionalak dira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.
Zenbakien zatiketa euklidearraren prozedura polinomioen zatiketari aplikatu zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.