Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
polinesiar 1 izlag Polinesiakoa, Polinesiari dagokiona.
Bazko uhartea, Ozeano Barean dagoen tokirik urrutienetakoa, garai batean Polinesiar Zibilizazioaren gune izan zela erakusten dute hango estatuek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.
2 iz Polinesiako herritarra.
Polinesiarrek Pazifikoko uharteen artean itsastatzeko tour de force-a zertu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.
Parisko agintariekin harremanetan jartzeko arazo handiak izaten ari direla diote polinesiarrek. Berria - Mundua 2004-06-26
Polinesiarrek Oscar Temarurentzat egin badute boto, autodeterminazio bozketa bat antolatu behar da eta herritarrei galdegin nahi dutenez Taviniren aldeko botoa independentziaren aldeko botoa izatea. Berria - Mundua 2004-05-25