Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polimero 1 iz molekula berdin-berdinen elkarketaz osaturiko molekulak dituen konposatua.

Gaur egun, PVCa merkatuko hirugarren polimero erabiliena da.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Ingurumenarekiko errespetua mantentzeko gero eta erabiliagoak dira plastiko edo polimero biodegradakorrak.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Polimeroen beste propietate garrantzitsu bat beroaren aurrean duten portaera da.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Bakterio askotan PHBa sintetizatzeko azetil koentzima A (azetil-coA) erabiltzen da eta lehen urrats batean azetoazetil-coA bihurtzen da eta produktu hau bai polimeroaren biosintesian zein bere degradazioan agertuko da.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Epaimahaiak erabaki du 2005eko saria Jose Maria Asua Gonzalezi ematea, polimeroen arloan egindako lanarengatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Polimeroen industria handia dago Markinan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Irizpideetan eta norabideetan adostutako itzulpengintzak [...] erakutsiko liguke polimeroei buruzko azken berrikuntza itzultzea baino eragingarriagoa dela kimikaren alde desberdinei buruzko esku-liburu onenak itzultzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik polimeriko.

Beste aplikazioetako bat polimero partikulak uretan barreiatuta daudenean lortzen da, hots, dispertsio polimerikoetan.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Ez dakit zer polimero klase aurkitu zuen, zelulen nukleoan ez dakit zer eragiten zuena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus