Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polimeriko izond konposatuez mintzatuz, molekula berdin-berdinen elkarketaz osaturiko molekulak dituena. ik polimero 2.

Material polimeriko bat sendotzeko eta bere propietate mekanikoak hobetzeko gehigarriak erabiltzea oso gauza hedatua da plastikoen munduan.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Material polimerikoek sekulako eragina dute kiroletarako tresneria berri honetan, eta denbora laburrean zeharo aldatu da kirol hauen inguruko erreminten mundua.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Cidetec zentroak teknologia elektrokimikoak lantzen ditu eta MCC eta Cegasak mintz polimerikoko erregai pilen teknologiari buruz aritzeko interesa dutela adierazi dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Beste aplikazioetako bat polimero partikulak uretan barreiatuta daudenean lortzen da, hots, dispertsio polimerikoetan.  Berria - Gaiak   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus