Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polikiño (corpusean pollikiño soilik) 1 adlag adkor poliki, astiro.

Baietz, ontsa zela, ihardetsi zidan pollikiño.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Ez nintzela Mattin baino tontoagoa agertu behar, eskua hartu nion pollikiño.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Handik bi egunen buruan, goxaldi on baten ondotik, biak gustu hoberenean etzanik geundelarik, berriz hasi nintzen Magali behar nuela pollikiño kitzikatu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 117. orr.

Eta gutienik ustean, indar ikaragarri bat eginez, pollikiño, pollikiño, erran zuen: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

2 poliki, aski egoki edo ederki.

Bai eta sesitu bi kilo kokaina, droga hori maleta batean pollikiño gordea.  Herria   2002-12-05

18-garren mendekoa, hein bat histua zena segur bainan pollikiño "freskaturik" ezarria, lehen idatzia zena aise irakurtzen ahal izaiteko gisan.  Herria   2003-11-13

3 polikiño-polikiño astiro-astiro.

Ahal bezala, pollikiño-pollikiño, baina ahal bezain zaluki jaitsi nintzen, nik ere bi aldiz bederen ekilibrioa galtzen nuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus