Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poligono 1 iz zuzenkiz mugaturiko irudia.

Sei aldeko poligono bat hartu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

Logaritmo sinpleak eta poligono zenbaiten azalera kalkulatzeari ekiten nion.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.

Zirkulu zirkunskribatua poligonoaren kanpoaldean dago eta haren erpin guztietatik pasatzen da; zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Nola kalkulatzen da poligono erregular baten area?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 141. orr.

Geometria lauari amaiera ederra emateko [...] poligono erregularrak nola eraiki aurkezten du Euklidesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Planoan, zirkulu batean inskribatutako ezin konta ahal poligono erregular dago.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.

2 eremua, barrutia.

Bertan garraio poligono logistiko bat kokatu edo ez aztertzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Bardeako (Nafarroan) entrenamendu poligonoan misioak egingo dira Espainiako Defentsa Ministerioak azaldu duenaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Bardeako Tiro Eremuaren Kontrako Batzarrak poligonoaren aurkako hamazazpigarren ibilaldia eginen du gaur.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Parlamentuak aho batez onartu du Bardeako tiro poligonoaren aurkako mozioa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Herenegun Abanto-Zierbenako El Campillo industria poligonoan.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Merkataritza gune, poligono industrialen eta enpresa askoren fatxadak gau osoan egoten dira argiarekin.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Lantegia Markulete industria poligonoan eraikiko du, 18.000 metro koadroko lursaila erabiliz.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

3 industrialdea.

Taisaren atzetik irten nauk poligonotik eta, kableei begira ibili nauk, begira ibili nauk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Poligonoan lapurrak ibili direla...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.

Donostian, Martuteneko poligonoan, Ubarburu pasealekuko 2. zenbakian langile bakarra zegoen kanpoan 10:45ean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

poligonoan bilduko dira aparteko orduak egin nahi ez izateagatik kaleratutako lankideen egoera salatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Jexuxen argazkiak: jubilatuenean soinua jotzen batean, Ximonekin; Poligono auzoan beste batean (hemen ere Ximon panderoa jotzen); gaztetako argazkiak, eta umetakoak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 217. orr.

Elurrak ez du uzten lanean, kamioiak ezin dira sartu poligonoan.  Berria - Kultura   2004-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tiro poligonoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus