Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Supermerkatuetako plastikozko poltsa arruntak polietilenoz eginak daude, dentsitate baxuko polietilenoz hain zuzen ere (LDPE), baina ontzietan eta botiletan erabiltzen dena dentsitate altukoa da (HDPE), eta pisu molekular oso-oso altua duena (UHMWPE) medikuntzan inplanteak egiteko ere erabiltzen da. Berria - Gaiak 2006-01-12
Osasun arloko aplikazioetan PVCaren erabilera %30era irits daiteke, atzetik PEa (polietilenoa, %24), PPa (polipropilenoa, %18), PSa (poliestirenoa %13) dituelarik. Berria - Gaiak 2004-07-01
Garai hartan, horratik, ez zen existitzen polietilenoa, ongi ere ongi etorriko bazitzaidan ere, malgua, arina eta bikainki irazgaitza baita. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.
1960. urtean agertu ziren hirugarren belaunaldiko DIUak; polietilenozkoak ziren. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.
Polietileno granulatua zeraman, baina kargak ez zuen su hartu. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Merkatura atera berria den polietileno sareatuak, termoegonkorrak, oso propietate onak aurkezten ditu. Berria - Gaiak 2006-01-12