Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poliedro 1 iz hiru aurpegi baino gehiago dituen gorputz geometrikoa.

Poliedroaren aurpegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Bai gauza atsegina, ordea, azken aldian aurkitutako beste batzuk han berriz ikustea: zenbaki konplexua, zirkulu zirkunskribatua, ekuazio aljebraikoa, binomioa, poliedroa, ekuazio diferentziala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Poliedroak zabalduz, espazioak masan parte-hartze handiagoa izan zezan nahi zuen.  Berria - Kultura   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan)

Irakaslearen aurpegia hezurtsua, ertzez betetakoa; aurpegia piramide-poliedroaren modukoa, azpikoz gora jarria, behealdean kokots-bizarrean bukatua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

3 irud/hed

Poliedroa naizela esan daiteke, eta poliedroaren alde bakoitzak bere berezitasunak ditu.  Berria - Kultura   2004-11-25

Aste honetako baikortasunari poliedroaren alde ezkorrak gailendu zitzaizkion atzo.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

4 poliedro erregular angelu eta aurpegi guztiak berdinak dituen poliedroa.

Espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Esferan inskriba daitezkeen bost poliedro erregularrak nola egin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Hamabi ariketa idatzi zituen lehenbizi, liburuko lehenbiziko hamabiak, eta Dodecaèdre deitu zion lehenbiziko sorta horri, poliedro erregular horren edertasunak iradokirik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus